2022/ ETXEBIZITZETAN EFIZIENTZIA ENERGETIKOA HOBETZEKO DIRU-LAGUNTZAK
Erakunde emailea | AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA |
---|---|
Zenbatekoa | Ikusi Oharrak |
Hartzaileak | Irungo etxebizitzetan egindako ekintzak |
Baldintzak | - “Etxebizitzetan kanpo-arotzeria kristalduna berritze” eta “Isolamendu termikoa gehitzea inguratzailearen barrualdean (estradosean) edo tarteko aire ganberan” kasuetan udal lizentzia beti da beharrezkoa. - "Etxebizitzetako galdarak berritze (ACS edota berokuntza)” kasuetan udal lizentzia behar da kasuaren arabera. - Lizentzia beharrezkoa den kasuetan, diruz-lagunduko dira soilik lanak hasi baino lehen udal baimena lortu duten jarduerak. - Diruz-lagunduko dira soilik aurreko urteko urriak 31 ondoren amaitutako jarduerak eta eskaera honen datarako amaituta daudenak. **BEGIRATU BALDINTZA TEKNIKOAK BERARIAZKO ERANSKINEAN** |
Aurkezteko modua | - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac) eskatzailearen edo Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin. - HAZ (San Martzial, 2.) Zuretzat erosoago egiteko eskatu HITZORDUA. Begiratu ordutegia web loturan. |
Epe irekiera data | 09-06-2022 |
Epe amaiera data | 02-11-2022 |
Beharrezko dokumentazioa | - Faktura xehetua (begiratu zehaztasunak oinarrietan) eta banku-ordainagiriak. *Fakturak ez baditu oinarrian aipatutako xehetasunak jasotzen, aurrekontua erantsi beharko da, non agertuko diren eskatutako datuak. *Ordainketak esku-dirutan egin daitezke soilik 1.000€-tik beherako operazioetan. Kasu horietan, obrak egin dituen kontratistak edo enpresak sinatu eta zigilatu beharko ditu fakturak, eta berariaz jaso beharko da haren ordainketa/kobrantza. *Ordainketa geroratuak: jabeen erkidegoak sinatutako eta onartutako aurrekontua eta enpresa kontratistaren eta jabeen erkidegoaren artean adostutako eta sinatutako ordainketa-konpromiso geroratua (jabeen erkidegorik ez badago, jabe guztiek sinatuta) Etxebizitzaren maizterrak, alokairuan bizi den pertsonak, egiten badu eskaera: - Alokairu kontratua. - Etxebizitzaren jabearen baimena. a) Isolamendu termikoa gehitzea inguratzailearen barrualdean (estradosean) edo tarteko aire ganberan: - Etxebizitzaren efizientzia energetikoaren ziurtagiria, diruz laguntzeko eskatzen den jarduketaren AURREKOA ETA OSTEKOA, eta Euskadiko Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien Erregistroan inskripzioen frogagiriak. b) Kanpo-harotzeria beireztatua berritzea (leihoak edo lehio-ateak) etxebizitzetan. - Erabilitako beirari buruzko informazioa: *Jartzen diren leiho berrien argazkiak, haiek identifikatzeko moduan. *Ug Transmitantzia termikoaren entseguen emaitzak *Instalatutako beiren pegatina justifikagarriak (jatorrizkoak edo fotokopiak) edo eskaeraren albaranak. - Instalatutako leihoetako markoei buruzko informazioa (CE markatzeko etiketak). b) Galdarak (UBS eta/edo berokuntza) berritzea etxebizitzetan. - Instalazioaren ziurtagiria, ereduaren arabera - Instalatutako galdararen etiketa energetikoaren argazkia. |
Dokumentazio gehigarria (soilik presentzialki) | - Eskaera-orria (ereduaren arabera) - Eskatzailearen NAN. - Ardurapeko aitorpena (ereduaren arabera) - Bestelako diru-sarreren aitorpena (ereduaren arabera). |
Web |
|
Oharrak
DIRU-LAGUNTZA JASO DEZAKETEN JARDUERAK
a) Isolamendu termikoa gehitzea inguratzailearen barrualdean (estradosean) edo tarteko aire ganberan
Diru-laguntzen zenbateko maximoa: Kontzeptu horrengatik eginiko inbertsioaren %30a, 1.500 euroko mugarekin.
b) Kanpo-arotzeria beiraztatua berritzea (leihoak edo leiho-ateak) etxebizitzetan.
Diru-laguntzen zenbateko maximoa: Kontzeptu horrengatik eginiko inbertsioaren %30a, leihoen m2 bakoitzeko 400 euroko mugarekin, eta nolanahi ere, etxebizitzako 1.500 euroko mugarekin (begiratu xehetasunak oinarrietan).
c) Galdarak (UBS eta/edo berokuntza) berritzea etxebizitzetan.
Diru-laguntzen zenbateko maximoa:
* Kondentsazio-galdaren kasuan, galdararen kostuaren % 15 (BEZik gabe), 300 euroko mugarekin. Galdarak instalatzeko behar diren obren kostua ez da kontuan hartuko.
* Aerotermia-sistemen kasuan, instalazioaren potentzia hartuko da kontuan, eta kW bakoitzeko 500 euroko diru-laguntza emango da.
TRAMITAZIOA ETA ORDAINKETA
- Diru-laguntzak tramitatuko dira eskaerak aurkezten diren hurrenkera errespetatuz, eta diru-laguntza lerro bakoitzerako dagoen kreditua agortu arte onartuko dira eskaerak.
- Diru-laguntzaren zenbatekoa -hura bakarrik hartuta edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin batuta- inola ere ez da izango diruz lagundutako jardueraren kostua baino handiagoa.
- Balio Erantsiaren Zergaren eta zerga baliokideen kostua dirulaguntzaren pertsona/erakunde onuradunek jasaten dutenean eta hirugarrenei jasanarazi ezin zaienean soilik lagunduko da diruz.
- Diru-laguntza ordainketa bakarrean emango da.
- Ez emateko arrazoi bakarra baliabide ekonomikorik ez dagoelako bada, hurrengo ekitaldian erabaki ahal izango dira beti ere horretarako deialdia egiten bada.
Erlazionatutako dokumentuak
- 1. Baldintza Orokorrak / Condiciones Generales [PDF]
- 2. Berariazko eranskina / Anexo Específico [PDF]
- 3. Eskari-Orria / Hoja de Solicitud [DOC]
- 4. Ardurapeko aitorpena / Declaración Responsable [DOC]
- 5. Bestelako diru-sarreren aitorpena / Declaración de otros ingresos [DOC]
- 6. Instalazioaren egiaztagiria (Galdarak) / Certificado instalación (Calderas) [DOC]
Erlazionatutako bekak/dirulaguntzak
- 2022/ AUTOKONTSUMORAKO ENERGIA ELEKTRIKO FOTOVOLTAIKOA SORTZEKO INSTALAZIOETARAKO DIRULAGUNTZAK
- 2022/ BIZITEGI ERAIKINETAN ETA ETXEBIZITZETAN IRISGARRITASUNA HOBETZEKO DIRULAGUNTZAK
- 2022/ ETXEBIZITZA ERAIKINAK HOBETZEKO PROIEKTUETARAKO DIRULAGUNTZA: IRISGARRITASUNA
- 2022/ ETXEBIZITZA ERAIKINEN EFIZIENTZIA ENERGETIKOA (INGURATZAILE TERMIKOAN LANAK - FATXADA ETA TEILATUEN ISOLAMENDUA) HOBETZEKO DIRULAGUNTZAK: OBRAK
- 2022/ ETXEBIZITZA ERAIKINEN EFIZIENTZIA ENERGETIKOA (INGURATZAILE TERMIKOAN LANAK - FATXADA ETA TEILATUEN ISOLAMENDUA) HOBETZEKO DIRULAGUNTZAK: PROIEKTUAK
- 2022/ ETXEBIZITZA ERAIKINEN EGITURA BIRGAIKUNTZARAKO DIRULAGUNTZAK: OBRAK
- 2022/ SALTEGIETAN EFIZIENTZIA ENERGETIKOA ETA IRISGARRITASUNA HOBETZEKO DIRU-LAGUNTZAK
- 2022/ SALTOKIETAN EFIZIENTZIA ENERGETIKOA HOBETZEKO DIRULAGUNTZAK
Datuen Babeseko info. gehiago