2022/ ETXEBIZITZA ERAIKINEN EFIZIENTZIA ENERGETIKOA (INGURATZAILE TERMIKOAN LANAK - FATXADA ETA TEILATUEN ISOLAMENDUA) HOBETZEKO DIRULAGUNTZAK: PROIEKTUAK

Egoitza elektronikoan tramitatu
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Zenbatekoa Ikusi oharrak
Hartzaileak Etxebizitza eraikinen jabeen Komunitateak
Baldintzak Proiektuak aurkeztu behar izan dira deialdiaren argitalpenaren hurrengo egunetik eta 2022ko azaroaren 2ra bitartean.
(ikusi gainerako baldintzak oharretan)
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
Epe irekiera data 09-06-2022
Epe amaiera data 02-11-2022
Beharrezko dokumentazioa - Diruz laguntzen diren lanak egiteko proiektu osoa, aurrekontua xehatuta.
- Jabeen elkarte edo erkidegoak egin beharreko lanak egiteko proiektua kontratatzeko eta lanak egiteko beharrezkoa den obra lizentzia eskatzeko hartzen dituen erabakien ziurtagiria –erkidegoaren administrari edo presidenteari dagozkion erabakiak formalizatzeko, dagokion laguntza kobratzeko eta beronen ordainagiria egiteko ahalmena eman ere egin beharko du.
- Proiektuak zehazten dituen lanak egiteko lizentziaren eskaeraren kopia.

EIT-ITE oraindik ez bada aurkeztu, gainera:
- EIT-ITE kontratatzea erabakitzeko eta presidente edo administrariari kontratazioa formalizatzeko ahalmena emateko ziurtagiria.

Inguratzaile termikoa (fatxada/teilatuen isolamendua) hobetzeko proiektuen kasuan, gainera:
- AURREKO Eraikinaren efizientzia energetikoaren ziurtagiria eta Euskadiko Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien Erregistroan inskribatu izanaren frogagiria.
- PROIEKTUTAKO Eraikinaren efizientzia energetikoaren ziurtagiria.
Web

Oharrak

LAGUN DAITEZKEEN JARDUERAK ETA BETEKIZUNAK

Inguratzaile termikoa hobetzeko proiektu teknikoak (fatxada/teilatuen isolamendurako):
- Berokuntzarako edo hozketarako energia eskaria jaisteko jarduketa oro hartuko da eraikinaren inguratzaile termikoa hobetzeko dirulaguntza jaso dezakeen jarduketatzat, fatxadan, estalkian edo inguratzaileko beste edozein paramentutan eta bizitegi eraikin kolektiboetan, familia bakarreko etxebizitza bakartuetan edo ilaran lerrokatutako etxebizitzetan egiten bada.
- Diruz laguntzeko modukotzat hartuko badira, eraikinaren berokuntzarako edo hozketarako urteko guztizko energia eskaria (ziurtagiri energetikoak egiaztatzen duena) % 30 jaitsi beharko da gutxienez jarduketen aurrekoaren aldean.


BAZTERTZEAK
- Udalaren iritziz higiezinetako irisgarritasuna hobetzeko beharrezkoak edo egokiak ez diren lan gehigarriak, hala nola, apaingarriak edo altzariak, armairuak, ispiluak, halogenoak edo antzekoak instalatzeko lanak.
- Sustatzaileek edo kontratistek berek egindako eraikin berrietan egiten diren lanak eta horrelakoetan gauzatzen diren proiektuak, eta Jabe bakarraren etxebizitza eraikin kolektiboetan egiten diren lanak eta horrelakoetan gauzatzen diren proiektuak, jabea pertsona fisikoa izan zein pertsona juridikoa izan.


TRAMITAZIOA ETA ORDAINKETA
- Diru-laguntzak tramitatuko dira eskaerak aurkezten diren hurrenkera errespetatuz, eta diru-laguntza lerro bakoitzerako dagoen kreditua agortu arte onartuko dira eskaerak.
- Diru-laguntzaren guztirako zenbatekoa inola ere ez da izango diruz lagundutako jardueraren kostua gainditzeko adinakoa, bera bakarrik edo beste subentzio edo laguntzak batuta.
- Balio Erantsiaren Zergaren eta zerga baliokideen kostua dirulaguntzaren pertsona/erakunde onuradunek jasaten dutenean eta hirugarrenei jasanarazi ezin zaienean soilik lagunduko da diruz, dagokion eranskinean besterik xedatzen ez bada.
- Diru-laguntza ordainketa bakarrean emango da.
- Ez emateko arrazoi bakarra baliabide ekonomikorik ez dagoelako bada, hurrengo ekitaldian erabaki ahal izango dira beti ere horretarako deialdia egiten bada.

X