2022/ ETXEBIZITZA ERAIKINAK HOBETZEKO PROIEKTUETARAKO DIRULAGUNTZA: IRISGARRITASUNA

Egoitza elektronikoan tramitatu
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Zenbatekoa Ikusi oharrak
Hartzaileak Etxebizitza eraikinen jabeen Komunitateak
Baldintzak Proiektuak aurkeztu behar izan dira deialdiaren argitalpenaren hurrengo egunetik eta 2021eko urriak 30era bitartean.
(ikusi gainerako baldintzak oharretan)
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
Epe irekiera data 09-06-2022
Epe amaiera data 02-11-2022
Beharrezko dokumentazioa - Diruz laguntzen diren lanak egiteko proiektu osoa, aurrekontua xehatuta.
- Jabeen elkarte edo erkidegoak egin beharreko lanak egiteko proiektua kontratatzeko eta lanak egiteko beharrezkoa den obra lizentzia eskatzeko hartzen dituen erabakien ziurtagiria –erkidegoaren administrari edo presidenteari dagozkion erabakiak formalizatzeko, dagokion laguntza kobratzeko eta beronen ordainagiria egiteko ahalmena eman ere egin beharko du.
- Proiektuak zehazten dituen lanak egiteko lizentziaren eskaeraren kopia.

EIT-ITE oraindik ez bada aurkeztu, gainera:
- EIT-ITE kontratatzea erabakitzeko eta presidente edo administrariari kontratazioa formalizatzeko ahalmena emateko ziurtagiria.

Inguratzaile termikoa (fatxada/teilatuen isolamendua) hobetzeko proiektuen kasuan, gainera:
- AURREKO Eraikinaren efizientzia energetikoaren ziurtagiria eta Euskadiko Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien Erregistroan inskribatu izanaren frogagiria.
- PROIEKTUTAKO Eraikinaren efizientzia energetikoaren ziurtagiria.
Web

Oharrak

LAGUN DAITEZKEEN JARDUERAK ETA BETEKIZUNAK
Bizitegi eraikinetako irisgarritasuna hobetzeko proiektu teknikoak:
- Igogailuak lehen aldiz instalatzeko edo 0 mailara jaisteko lanak eta jasogailu bereziak instalatzeko lanak, hala nola plataforma bertikalak, eskailerak igotzeko plataforma edo aulkiak edo kidekoak instalatzekoak) zehazteko proiektu teknikoak. Ez dira diruz lagunduko instalazioak ordezkatzeko eta/edo mantentzeko lanak
- Diruz laguntza jasoko duten jarduerak 2000. urtea baino lehen eraikitako eraikinetan egin beharko dira eta eraikinek, oro har, etxabea eta bi solairu izan beharko dituzte gutxienez (mugikortasun urriko pertsonak edo 70 urte baino gehiagoko pertsonak bizi badira, ez da eraikinaren antzinatasunik edo gutxieneko solairu kopururik exijituko).
- Ez dira diruz lagunduko Familia bakarreko edo bi familiako etxeetan, etxe bakartuetan edo elkarri atxikitako etxeetan egiten diren lanak eta horrelakoetan gauzatzen diren proiektuak.


BAZTERTZEAK
- Udalaren iritziz higiezinetako irisgarritasuna hobetzeko beharrezkoak edo egokiak ez diren lan gehigarriak, hala nola, apaingarriak edo altzariak, armairuak, ispiluak, halogenoak edo antzekoak instalatzeko lanak.
- Sustatzaileek edo kontratistek berek egindako eraikin berrietan egiten diren lanak eta horrelakoetan gauzatzen diren proiektuak, eta Jabe bakarraren etxebizitza eraikin kolektiboetan egiten diren lanak eta horrelakoetan gauzatzen diren proiektuak, jabea pertsona fisikoa izan zein pertsona juridikoa izan.


TRAMITAZIOA ETA ORDAINKETA
- Diru-laguntzak tramitatuko dira eskaerak aurkezten diren hurrenkera errespetatuz, eta diru-laguntza lerro bakoitzerako dagoen kreditua agortu arte onartuko dira eskaerak.
- Diru-laguntzaren guztirako zenbatekoa inola ere ez da izango diruz lagundutako jardueraren kostua gainditzeko adinakoa, bera bakarrik edo beste subentzio edo laguntzak batuta.
- Balio Erantsiaren Zergaren eta zerga baliokideen kostua dirulaguntzaren pertsona/erakunde onuradunek jasaten dutenean eta hirugarrenei jasanarazi ezin zaienean soilik lagunduko da diruz, dagokion eranskinean besterik xedatzen ez bada.
- Diru-laguntza ordainketa bakarrean emango da.
- Ez emateko arrazoi bakarra baliabide ekonomikorik ez dagoelako bada, hurrengo ekitaldian erabaki ahal izango dira beti ere horretarako deialdia egiten bada.

X