2022 Eskaera/ OROIMEN HISTORIKOA BERRESKURATZEKO PROIEKTUEI DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIA
Erakunde emailea | AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA |
---|---|
Zenbatekoa | 30.000,00 euro |
Hartzaileak | Irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuak |
Baldintzak | Ikusi deialdiaren berariazko eranskina |
Aurkezteko modua | - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac) *erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT *Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin. |
Epe irekiera data | 09-06-2022 |
Epe amaiera data | 08-07-2022 |
Beharrezko dokumentazioa | - Gauzatu beharreko proiektua deskribatuko duen memoria egokituko da "MEHI1 Inprimakia - Diru-laguntzen eskaera garapen-lankidetza proiektuetarako". - Eskaera egiten duen erakundearen arduradunaren NANaren fotokopia eta hura legez ordezkatzen duela azaltzen duen ziurtagiria. - Erakunde eskaera-egilearen Estatutuak eta curriculuma: kideak, helburuak, garatutako jarduerak, eta abar. - Identifikazio Fiskalaren Kodearen dokumentuaren fotokopia. - Azkeneko ekitaldiko gainditutako Urteko Kontuak. - Banku edo aurrezki erakunde batek eginiko dokumentua, erakunde eskaera-egilea hango kontu korronte baten titularra dela agiaztatzen duena. |
Web |
|
Oharrak
DIRU-LAGUNTZA JASO DEZAKETEN PROIEKTUAK
Dirulaguntza eskatzen duten proiektuek jarduera hauetako bat edo batzuk izan beharko dituzte:
- Egitateak berreraikitzeko eta 1936-1977 aldiko errepresioarekin lotutako prozesuak dokumentatzeko tokiko ikerketa-jarduerak.
- Egitateak eta pertsonak, batez ere emakumeak, aitortzeko eta oroitzeko ekimenak.
- Irunen jardunaldiak, mintegiak, topaketak edo antzeko ekitaldiak antolatzea.
- Ikus-entzunezko erakusketak, ekoizpenak eta argitalpenen edizioa.
- Udalerriarekin lotutako memoria historikoa transmititzeko programak, belaunaldi gazteenei zuzenduak.
Behar bezala justifikatutako kasuetan izan ezik, ez da dirulaguntzarik emango behar bezala ikertu diren proiektuetarako, ez eta arloaren iritziz interes historiko nahikorik ez duten proiektuetarako ere.
Proiektu guztiek nazioarteko gomendio eta protokoloekin bat etorri beharko dute, Nazio Batuetako Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoaren 2005/35 ebazpenean ezarritako egia, justizia eta erreparazioaren printzipioak kontuan hartuta.
Erlazionatutako dokumentuak
Erlazionatutako bekak/dirulaguntzak
- 2021 Justifikazioa/ GARAPENERAKO LANKIDETZA PROIEKTUEI DIRU-LAGUNTZA NOMINATIBOAK
- 2021 Justifikazioa/ GARAPENERAKO LANKIDETZA PROIEKTUEI DIRU-LAGUNTZAK
- 2022 Justificación/ SUBVENCIONES NOMINATIVAS A PROYECTOS DE COOPERACIÓN AL DESARROLLO EN PAÍSES EMPOBRECIDOS
- 2022 Justifikazioa/ GARAPENERAKO LANKIDETZA PROIEKTUEI DIRU-LAGUNTZAK
- 2022 Justifikazioa/ OROIMEN HISTORIKOA BERRESKURATZEKO PROIEKTUEI DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIA
Datuen Babeseko info. gehiago