2022 Eskaera/ KONTRATAZIORAKO LAGUNTZAK - “IRUN EMPLEO SILVER ECONOMY” PROIEKTUA

Egoitza elektronikoan tramitatu
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Zenbatekoa 240.000€ (175.444,28€ NextGenEU funtsak)
Hartzaileak Gizarte laguntza eta zerbitzua ematen duten Bidasoa edo Gipuzkoako gainerakoak
Aurkezteko modua - WEB (www.irun.org/sac)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.

Bakarrik Herri administrazioekin harremanak elektronikoak izatera behartuta ez daudenak (deialdi honetarako, kolegiatuta egotera behartuta ez dauden langile autonomoak dokumentazioa bere izenean aurkezten badute), aurkeztu ahal izango dute hemen:
- SAC/HAZ (San Martzial, 2.) Begiratu ordutegia web loturan.
Epe irekiera data 09-08-2022
Epe amaiera data 13-09-2022
Beharrezko dokumentazioa KONTRATU EGILEARI DAGOKIONEZ:
- Kontratu egilearen aitorpena "Sustapen Ekonomikoko Dirulaguntzak - Bestelako Datuen Inprimakia"-ren arabera.
Eskaera egitean ordezkaritza ez bada egiaztatuta geratu (entitatearen ordezkariaren ziurtagiri elektronikoan edo Irungo Udalaren Ordezkarien Erregistroan):
- Legezko ordezkaritzaren NAN fotokopia eta bere kasuan ahalduntze-eskritura.

BETEKO DEN LANPOSTUARI DAGOKIONEZ
- Memoria deskriptiboa, adieraziz:
*Kategoria profesionala, aplikatu beharreko hitzarmenaren arabera;
*Eginkizuna, hark bete behar dituen eskakizunak (titulazioa, esperientzia, etab.) eta dagokion kotizazio taldea;
*Urteko ordainsari gordina.:
*Aplikatuko den hitzarmena [argitaratu den aldizkari ofiziala(k)] edo, bestela, aldeek sinatutako enpresa hitzarmena, konpultsatzeko;
*Enpresaren jardueraren kodea jarduera ekonomikoen Espainiako 2009ko sailkapenean eta Gizarte Segurantzako kotizazioan aplikatu beharreko balizko hobariak.
- Interes Gatazka ezaren Adierazpena (IGEA) eta deialdi honi atxikitako eranskinak (ereduen arabera).
Dokumentazio gehigarria (soilik presentzialki) - Eskaera orria (ereduaren arabera)
- Bestelako diru-sarreren aitorpena (ereduaren arabera)
- Ardurapeko aitorpena (ereduaren arabera)
Web

Oharrak

XEDEA
Deialdi honen xedea da EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN BIZITZEKO GUTXIENEKO DIRU SARRERA ETA/EDO DIRU SARRERAK BERMATZEKO ERRENTA JASOTZEN D(IT)U(ZT)TEN ETA LAN GABE LUZAROAN EGON DIREN PERTSONAK GIZARTERATZEKO ETA LAN MUNDUAN SARTZEKO LAGUNTZA INTEGRALA EMATEKO IBILBIDEEN TOKIKO PROIEKTU PILOTUEN ESPARRUAN, zeinak Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuarenak diren, proiektu pilotuen trebakuntza fasea egokiro burutu duten eta IRUN EMPLEO SILVER ECONOMY proiektuan parte hartuko duten pertsonak kontratatzeko laguntzak eskatzen laguntzea Bidasoko eskualdean lantokiren bat duten enpresei –“IRUN EMPLEO SILVER ECONOMY” proiektua Irungo Udalarena da, baina, kontratu guztiak egiten ez badira, Gipuzkoako beste eskualdeetan kokatutako enpresak ere izan ahalko dira onuradun–.

IRUN EMPLEO SILVER ECONOMY proiektuak inguruko beharrei erantzuten die, eta zaintza lanen profesionalak gaitzeko diseinatu da; zehazki, instituzioetan mendetasun egoeran dauden pertsonei arreta soziosanitarioa emateko teknikariak gaitzeko. Onura publikoko eta interes sozialeko hiru jarduera esparrutan kokatuta dago proiektua:
a) Hirugarren eta laugarren adinentzako laguntza eta arreta (silver economy).
b) Beharrean dauden taldeetako kideen, desgaitasun fisiko edo psikikoren bat dutelako mendetasun egoeran dauden pertsonen eta gaixotasun kronikoren bat duten pertsonen zaintza eta haientzako laguntza.
c) Gaitasun digital gutxi dituzten pertsonekiko eten digitalaren deuseztapena.

Proiektu honetan parte hartzeko hautagaiek baldintza hauek bete behar dituzte:
- Denbora luzea eramatea lan gabe.
- Bizitzeko gutxieneko diru sarreraren eta/edo diru sarrerak bermatzeko errentaren onuradun izatea.
- Ahal dela, DBHko gradua edo goi mailako gradua izatea (lanpostua betetzeko bide ematen duen titulu sanitariorik edo prestakuntza soziosanitario ziurtaturik ez izatea).
- Zaintza lanak egiteko interesa izatea (gerokultorea, etxeko laguntzailea, laguntzaile pertsonala, mendetasun egoeran dauden pertsonentzako egoitzetako zaintzailea... izan nahi izatea).

Proiektuak hamabi hilabete iraungo du, eta bi fasetan banatuko da:
- Lehenengo fasean, prestakuntza emango da bakarrik, eta bi hilabete iraungo du.
- Bigarren fasean, prestakuntza eman eta kontratua egin egingo da, txandaka, eta hamar hilabete iraungo du. Prestakuntza kontratuaren iraunaldiaren % 35 izango da, eta lana, gainontzeko % 65a.

Proiektuaren iraunaldi osoan (bai prestakuntza fasean, bai kontratazio fasean), parte hartzaile bakoitzaren ibilbidea tutoretzapean egongo da.


DIRU-LAGUNTZAREN ZENBATEKOA
Enplegurako laguntza ekonomikoen zenbatekoa kontratatzen diren pertsonen soldaten eta gizarte segurantzaren kostuen % 100 ere izan ahalko da, eta, gehienez ere, 16.000 euroko mugarekin txandakako prestakuntza-kontratu bakoitzeko; lan egiteko % 65 eta prestatzeko % 35, 10 (HAMAR) hilabeteko lanaldi batekin


BATERAGARRITASUNA BESTE DIRU-LAGUNTZEKIN
Laguntza hauek bateraezinak izango dira kontzeptu eta helburu berdinagatik eman dakiekeen beste edozein diru-laguntzekin, Gizarte Segurantzak emandako hobariak direnean izan ezik.


ENPRESA ONURADUNEN BETEBEHERRAK
- Lantokia Bidasoko eskualdean; kontratu guztiak egiten ez badira, Gipuzkoako beste eskualdeetan kokatutako enpresak ere izan ahalko dira onuradun (ofizioz egiaztatuko da JEZ/IAE arabera.
- Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren epigrafe hauetakoren batean inskribatuta egotea: 951 edo 952 taldea, haurrentzako, gazteentzako, urritu fisikoentzako eta zaharrentzako laguntza eta gizarte zerbitzuak egoitzak diren edo ez diren zentroetan.
- Zergekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ordainduta edukitzea.
- Lan alorrean eta laneko arriskuen prebentzioan indarrean dagoen arautegia betetzea.
- Kontratatutako pertsonari bere lana egiteko behar duen materiala eta jantziak ematea.


KONTRATATUTAKOEN BETEKIZUNAK
- "Irun empleo Silver economy" proiektuaren onuraduna parte hartzailea izatea (Euskal Autonomia Erkidegoan GPI eta/edo DSBE jasotzen duten iraupen luzeko langabeak gizarteratzeko eta laneratzeko laguntza integraleko ibilbideen tokiko proiektu pilotuak).


KONTRATUAREN BETEKIZUNAK
- Kontratua IRUN EMPLEO SILVER ECONOMY proiektuaren barruko bi hilabeteko prestakuntza fasearen ondorengo lehenengo egun baliodunean hastea.
- Txandaka prestakuntza emateko eta lan egiteko kontratua egingo da –kontratuaren iraunaldiaren % 35 prestakuntza emateko erabiliko da, eta gainontzeko % 65a, lan egiteko–, hamar hilabeterako, IRUN EMPLEO SILVER ECONOMY proiektuaren eskakizunekin bateragarria den ordutegi baterako, proiektuaren arduradunekin batera.
- Langileen kategoria gerokultore kategoria edo antzekoa izango da: gerokultorea, etxeko laguntzailea, laguntzaile pertsonala, mendetasun egoeran dauden pertsonentzako egoitzetako zaintzailea...
- Baldin eta kasuan kasuko gutxieneko epea edo kasuan-kasuan diruz laguntzen den epea igaro baino lehen azkentzen badira lan kontratuak, emandako dirulaguntza itzuli beharko da, salbu eta entitate kontratatzaileak nahi ez dituen arrazoiak direla medio azkentzen bada kontratua. Entitate kontratatzaileak nahi ez dituen arrazoiak direla medio azkentzen bada kontratua, dirulaguntzaren zenbatekoa murriztuko da, lan kontratuaren egiazko iraunaldiarekiko proportzioan–.


DIRU-LAGUNTZAREN ORDAINKETA
1. ordainketa: % 50, konturako ordainketa egingo da, dokumentazio hau aurkeztutakoan:
- Lana eta prestakuntza txandakatzeko prestakuntza-kontratua ( % 65 lanean eta % 35 prestakuntzan), 10 (HAMAR) hilabeteko lanaldiarekin, alderdiek sinatua, zeinetan Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko erregistroa jasotzen duena.
- Kontratatzen den pertsonak enpresaburuarekin edo enpresa kontrolatzen duten pertsonekin, dagokion enpresa kontratatzailean zuzendaritza karguak betetzen dituztenekin edo dagokion enpresa kontratatzaileko administrazio kontseiluko kideekin lehenengo edo bigarren mailako odolkidetasun harremanik edo ezkontza bidezko ahaidetasun harremanik duten pertsonen ezkontide edo ondorengoekin edo inongo ahaiderekin ahaidetasun harremanik ez duen frogagiria.


2. ordainketa: Dirulaguntzaren gainontzekoa, diruz laguntzen den kontratuaren iraunaldia bukatutakoan egingo da, behin likidazioa eginda, justifikazio dokumentazioa aurkeztutakoan (IKUSI ERLAZIONATUTAKO FITXA).

X