2022 Eskaera/ IHAUTERIETAKO KONPARTSETARAKO IZEN-EMATEA ETA DIRULAGUNTZAK

Egoitza elektronikoan tramitatu
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Zenbatekoa 20.300,00€
Baldintzak Laguntza hauek eskatzeko eskubidea izango dute pertsona fisikoek; auzo elkarteek; kultur, kirol, hezkuntza, aisia eta atsegin hartzeko elkarteek, zeinak konpartsetan eratuta, desfileetan eta 2022ko Irungo Inauterietako beste jardueretan parte hartuko baitute
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
- HAZ (San Martzial, 2.) Begiratu ordutegia web loturan.
Epe irekiera data 16-11-2021
Epe amaiera data 15-12-2021
Beharrezko dokumentazioa - Izen-emate eta diru-laguntza eskaerarako eskaera-orria (erantsitako ereduaren arabera).
- Gutxienez 150.000 €-ko estaldura duen Erantzunkizun Zibilaren Asegurua izatearen Ziurtagiria (erantsitako ereduaren arabera).
Dokumentazio gehigarria (soilik presentzialki) - Ardurapeko aitorpena (ereduaren arabera)
Web

Oharrak

- Ekitaldi desberdinetan parte hartzeko, Konpartsek ematen zaien ordena jarraitu beharko dute. Orden hori zozketa bidez erabakiko da otsailaren 4an, eguerdiko 13,00etan, Kultura eta Kirol Arloan, Urdanibia plazako ospitale Zaharrean.

- Udalak dirulaguntza batzuk ezartzen ditu, antolatutako ekitaldietan taldeen parte-hartzea bultzatzeko asmoz.
Kide kopuruaren arabera lau azpitalde egongo dira:
A Azpitaldia: 50 eta 79 kide bitartekoak.
B Azpitaldia: 80 eta 120 kide bitartekoak.
C Azpitaldia: 121 kide baino gehiagokoak.

Modalitate honetan parte hartzen dutenek jasoko dituzten dirulaguntzen kopuru maximoak ondorengoak izango dira:
A Azpitaldia: 840,00 euros
B Azpitaldia: 1.100,00 euros
C Azpitaldia: 1.210,00 euros

Inauterietako larunbateko edo igandeko desfilean soilik parte hartzen duten A, B eta C mailetako Konpartsei zenbateko osoaren %50a ordainduko zaie konpartsa osatzen duten kideen arabera.
A Azpitaldia: 420,00 euros
B Azpitaldia: 550,00 euros
C Azpitaldia: 605,00 euros

Gurdirik edo proportzio handiko elementu mugikorrik (furgonetak edo antzekoak) ez izateaz gain, musika elektronikoko ekiporik ez duten konpartsen kasuan, konpartsa bakoitzaren mailari dagokion zenbatekoaren %60eko murrizketa aplikatuko zaio.

Diru-laguntzaren zenbatekoa ordainketa bakar batean ordainduko da, eta horretarako, jarduera-programa egoki bete dela justifikatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da, betiere deialdii hauetan jasotakora doituta (ikusi erlazionatutako fitxan justifikaziorako informazioa eta inprimakiak)

***DEIALDIAREN XEHETASUN GUZTIAK ERANTSITAKO DOKUMENTUAN.

X