2022 Eskaera/ HIRI - MERKATARITZA NAZIOARTEKOTZEKO DIRULAGUNTZAK
Egoitza elektronikoan tramitatu
Erakunde emailea | AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA |
---|---|
Zenbatekoa | 15.000 euro |
Hartzaileak | Irungo hiri-ekonomia sektoreko autonomoak eta ETEak |
Baldintzak | - Egunean izatea Irungo Udalarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Gizarte Segurantzarekin dituen zerga-betebeharrak (ofizioz egiaztatuko da). - Irungo EJZn alta emanda egotea: * 64. multzoa. Establezimendu iraunkorretan egindako elikagaien, edarien eta tabakoaren txikizkako merkataritza. * 65. Taldea. Elikagaiak ez diren industria-produktuen txikizkako merkataritza, establezimendu iraunkorretan egina. * 662 multzoa: txikizkako merkataritza mistoa edo integratua. * Salbuespen gisa onartuko dira 61. Multzoko saltokiak. Handizkako merkataritza, txikizka saltzen dutenak eta txikizkako merkataritza gisa alta ematetik salbuetsita daudenak. * 971. multzoa. Ikuztegiak, tindategiak eta antzeko zerbitzuak. * 972. taldea. Ile-apaindegiak eta edertasun-institutuak. * 973. Taldea. Argazki-zerbitzuak, argazki-makina automatikoak eta fotokopia-zerbitzuak. * 975. taldea. Markogintza-zerbitzuak. Honako hauek deialditik kanpo geratuko dira, berariaz: * Oro har, kanpoan geratzen dira jarduera ekonomikoetarako kalifikatutako eremuetan dauden jarduerak, Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren arabera. * Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren 969.6 epigrafean sailkatutako jarduerak garatzen dituzten establezimenduei lotutako edo haietan kokatutako ostalaritza-jarduerak (671-672-673 taldeak). * 646. Taldearen jarduerak: tabako-laboreen eta erretzaile-gaien txikizkako merkataritza. * 647.4 epigrafea. Supermerkatuetan, autozerbitzu erregimenean edo erregimen mistoan dauden edozein motatako elikagaien eta edarien txikizkako merkataritza. Izen hori izango dute salmenta-aretoaren azalera 400 metro koadrokoa edo gehiagokoa denean. * 655. Taldearen jarduerak: erregai, motor erregai eta lubrifikatzaileen txikizkako merkataritza. * Laguntzetatik berariaz baztertuta geratzen dira nazioan edo nazioartean ezarpen handia duten enpresa handien filialak. |
Aurkezteko modua | - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac) *erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT *Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin. - SAC (San Marcial,2) (ikusi "Harreman elektr. beharrari buruzko info." web lotura) |
Epe irekiera data | 09-06-2022 |
Epe amaiera data | 31-01-2023 |
Beharrezko dokumentazioa | - Inbertsioaren memoria edo proiektua (ereduaren arabera) - Justifikazio-fakturak - Fakturak ordaindu izanaren banku-egiaztagiriak |
Dokumentazio gehigarria (soilik presentzialki) | - Eskaera orria (ereduaren arabera) - Ardurapeko aitorpena (ereduaren arabera) - Bestelako diru-sarreren aitorpena (ereduaren arabera) |
Web |
|
Oharrak
DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN GASTUAK (2022ko urtarrilaren 1etik 2022ko abenduaren 31a bitartean egindakoak)
- Kanpoko merkatuan azoketara joatearekin lotutako gastuak.
- Kanpo-merkatuko publizitate-euskarrietako gastuak.
EZ DIRA INOLAZ ERE DIRUZ LAGUNTZEKOAK izango ez zeharkako zergak (BEZ).
DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA
- Justifikatutako diruz lagun daitekeen gastuaren %80a izango da dirulaguntzaren zenbatekoa, eta gehienez 2.000 euro emango dira eskaera bakoitzeko.
- Laguntza hori jasotzeko eskatzen den gutxieneko inbertsioa 500 eurokoa da.
Erlazionatutako dokumentuak
- 1. Deialdia - Baldintza orokorrak / Convocatoria - Condiciones generales [PDF]
- 2. Deialdia - Berariazko eranskina / Convocatoria - Anexo específico [PDF]
- 3. Eskaera orria / Instancia de solicitud [DOC]
- 4. Ardurapeko aitorpena eta datu konts baimena/Dec Resp y Autoriz Consulta Datos [DOC]
- 4. Memoria / Memoria [DOC]
- 5. Bestelako diru-sarreren aitorpena / Declaración de Otros Ingresos [DOC]
Datuen Babeseko info. gehiago