2022 Eskaera/ GAZTE-ELKARTEEN ETA HAURREN, NERABEEN ETA GAZTEEN ESPARRUAN LAN EGITEN DUTEN ELKARTEEN JARDUERAK, UDALEKU ETA KANPAMENDUAK ANTOLATZEKO DIRULAGUNTZAK

Egoitza elektronikoan tramitatu
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Zenbatekoa 23.900,00 euro.
Baldintzak Onuradunak: haurren, nerabeen eta gazteen esparruan lan egiten duten elkarteak eta gazte-elkarteak.
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
Epe irekiera data 09-06-2022
Epe amaiera data 08-07-2022
Beharrezko dokumentazioa - Memoria (eredu orokorraren arabera).
- Aurrekontua (eredu orokorraren arabera).
- Balorazio-fitxa eta diru-laguntzak emateko irizpideak (berariazko ereduaren arabera).
- Erakunde eskatzailearen estatutuak eta kurrikulua: taldekide-kopurua, monitore- kopurua (xehatu Denbora Libreko titulu homologatuak), helburuak, jarduerak, etab.
Web

Oharrak

Irungo udalerriko haurren, nerabeen eta gazteen esparruan lan egiten duten elkarteentzako eta gazte-elkarteentzako laguntza ekonomikoen lehia-erregimeneko emakida arautzea, programak eta jarduerak garatzeko, betiere haien proiekzioagatik eta interesagatik Irungo Udaleko Gazteriako Ordezkaritzaren helburuekin bat egiten badute. Jarduerek eta/edo programek zuzeneko lotura izan beharko dute gazteen interesak sustatzearekin, haien ekimena eta herritar erantzunkide eta proaktibo gisa parte hartzeko sena garatzeko, eta autonomia sustatu beharko dute, hezkuntza ez-formalaren, sorkuntza artistikoaren, aisialdiko jardueren, elkarteen barruko lanaren eta udalekuen eta /edo kanpamentuen antolaketaren bidez.

Diru-laguntzen lerro honetatik kanpo geratzen dira kultur-jarduerei zuzenean lotutako gastu guztiak, baita jarduera horiek garatzeko eta egiteko behar diren materialak erostekoak ere. Era berean, kanpoan geldituko dira udal arloen edo udalaz gaindikoen eskumentzat hartzen diren orotariko jarduerak (tartean, laguntza jarduerak) egiteko gastuak.

X