2022 Eskaera/ EUSKARAZKO ALDIZKARI BAT ARGITARATZEKO DIRU-LAGUNTZA

Egoitza elektronikoan tramitatu
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Zenbatekoa 20.000 euro
Hartzaileak Baldintzak betetzen dituzten pertsona fisko edo juridikoak
Baldintzak Deialdia begiratu
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
- HAZ (San Martzial, 2.) Begiratu ordutegia web loturan.
Epe irekiera data 14-01-2022
Epe amaiera data 28-01-2022
Beharrezko dokumentazioa - Proiektuaren deskribapena (B eranskineko gidaren arabera)
- Aurrekontua (ereduaren arabera)
- Bestelako diru-sarreren aitorpena (ereduaren arabera)
Dokumentazio gehigarria (soilik presentzialki) - Euskarako diru-laguntzak eskatzeko inprimakia (A eranskina)
- Ardurapeko aitorpena (ereduaren arabera)
Web

Oharrak

ALDIZKARIAREN EDUKIA

Aldizkariaren edukiari dagokionez gaur egungo Iruni, bere iraganari eta etorkizunari buruzkoa izango da kulturaren, ekonomiaren eta gizartearen ikuspuntutik, horretarako elkarrizketak eta erreportajeak eskainiko dira. Arreta berezia jarriko zaio gazteei zuzenduriko ataleei.

Aldizkariak gutxienez ondoko gai arloak landu beharko ditu, betiere onuradunek beren eskaintzetan hobetu ditzaketelarik, eta aldizkariaren edukia ataletan egituratze hobea azaltzen dutenetan behar bezala arrazoituriko proposamenak aurkeztuz gero ordezka ditzaketelarik:
- Gaurkotasuna: auzoei eta herriari buruzko albisteak.
- Iritzia/Editoriala.
- Herritarren iritziak
- Iruditan (Irungo argazki zaharrak eta horien inguruko iruzkinak)
- Elkarrizketak
- KALEAN BAI elkarteen inguruko artikuluak
- Erreportajeak: hainbat gairi buruzko erreportajeak
- Haurrak: Irungo Lehen hezkuntzako ikasleek egindako lanak (ikastetxeak txandaka)
- Gazteria: Irungo Bigarren Hezkuntzako ikasleek egindako lanak (institutuak txandaka), gazteen interesekoak izan daitezkeen albisteak, GIBek gazteentzat sortutako informazioa, IKTak…
- Kirolak
- Prebentzio komunitarioa, 3. adina, elkarteak, emakumea, GKEak: berriak, artikuluak
- Informazio orokorra: bekak, lehiaketak, lan eskaintzak...
- Aisia (liburuak, musika...) euskarazko liburu edo diskoei buruzko informazioa.
- Denborapasak
- Euskararen agenda
- Komikia
- …

Onuradunak urtarriletik abendura euskara hutsezko hamabostekaria diseinatu eta koordinatuko du; erredakzio lanez arduratuko da bai eta itzulpenez (beharrizanen arabera), maketazioaz, inprimaketaz eta banaketaz ere. Lan hauen kostu osoa diru-laguntza honen onuradunaren kontura joango da.

Aldizkarian agertzen den publizitateak erabat euskaraz joan beharko du, eta merkataritza izaera bakarrik izango du. Publizitate hori kontratatzetik bildutakoa diru-laguntza honen onuradunaren sarrerak izango dira, baina onuradunak publizitate prezio horien eta kontzeptu horretatik bildutako urteko diruaren berri Irungo Udalari jakinaraziko dio egingo duen balantzean.

X