2022 Eskaera/ ADINEKOEN ELKARTEEK GARATUTAKO JARDUERA-PROGRAMETARAKO DIRULAGUNTZAK
Erakunde emailea | AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA |
---|---|
Zenbatekoa | 33.500,00 euro. |
Hartzaileak | Adineko elkarteak. |
Baldintzak | Diru-laguntzak eskatu ahalko dituzte irabazteko asmorik ez duten eta udalerrian adinekoentzako gizarte programak garatzen dituzten elkarteek, deialdi honetan xedatzen diren baldintzetan. Elkarteak legediaren arabera eratuak eta dagokion Erregistroan (Elkarteen Erregistro Orokorra edo Fundazioen Erregistroa) erregistratuak egon beharko dira. |
Aurkezteko modua | - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac) *erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT *Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin. |
Epe irekiera data | 09-06-2022 |
Epe amaiera data | 08-07-2022 |
Beharrezko dokumentazioa | - Eskaerarako Memoria (berariazko ereduaren arabera, aurrekontua barnean hartzen duena.) - Identifikazio Fiskaleko Kodearen agiriaren fotokopia (IFK). - Entiate eskatzailearen estatutuak: kideak, helburuak, egindako jarduerak, etab. - Zenbait kopuru aurreratzeko eskatuz gero, horren beharra eta eskaturiko kopuruak egiaztatzen dituen txostena aurkeztuko da. |
Web |
|
Oharrak
HELBURUA
- Prebentziozkoak, adinekoen ongizate fisiko eta psikikoa sustatzekoak (aretodantzak, gimnasia, oroimenaren entrenamendua, igeriketa, osasunari buruzko hitzaldiak, barreterapia, ibilaldi neurtuak).
- Kulturazkoak: hizkuntzak, arteak, gizartea, teknologia berriak...
- Aisia-gizartezkoak: esku-lanen tailerrak, jokoak, gastronomia, pertsonen omenaldiak,...
- Adinekoei lagun egitea eta animazioa: Musika-emanaldiak, antzerkia, ipuinkontalariak, esku-lanak, meriendak, txangoak, paseoak,...
- Boluntarioei, familiarrei edo laguntzaileek prestakuntza eta arreta ematea (Zaintzailea zaintzea, kontrol mentala, arreta psikologikoa,...).
DIRU-LAGUNTZEN ZENBATEKOAK
- Eskatutako zenbateko osoak erabilgarri dagoen kreditua gainditzen ez badu, eskatutako zenbatekoaren %100a emango zaie eskaera guztiei.
- Bestela, eskatutako kopuruaren gaineko portzentajean puntuazioa aplikatuz zehaztuko da zenbatekoa.
- Emandako zenbatekoa zenbateko jakin bat izango da, jardueraren kostuaren portzentajea edo zatia izango den aipatu gabe; beraz, osorik ordainduko da, betiere justifikazioa, gutxienez, finantzatutako kopurura iristen bada. Iristen ez bada, justifikatutakoa ordainduko da.
Erlazionatutako dokumentuak
Erlazionatutako bekak/dirulaguntzak
Datuen Babeseko info. gehiago