2022/ ARTE-SORKUNTZA ETA -TRUKAKETA BULTZATZEKO ARTISTENTZAKO LAGUNTZAK

Egoitza elektronikoan tramitatu
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Zenbatekoa 13.600€ (6.800€-ko bi laguntza)
Hartzaileak Artistak eta sortzaileak, pertsona fisiko, juridiko edo elkarte moduan
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac) IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiria erabilita.
- Pertsona fisikoen kasuan, ere HAZn (San Martzial, 2.). Begiratu ordutegia web loturan.
Epe irekiera data 27-08-2022
Epe amaiera data 14-10-2022
Beharrezko dokumentazioa - Eskaera-orria (ereduaren arabera)
- Memoria, proposaturiko proiektuaren deskribapenarekin (gutxienez 500 hitz, gehienez 1.500 hitz).
- Motibazio gutuna. Egoitzarako motibazioa azaltzen duen bideoa ere atxiki ahal izango da.
- Lanaren behin-behineko kronograma.
- Sentsibilizazio publikorako proiektua eta proposaturiko parte hartze prozesua: hitzaldiak, tailerrak edo bestelako proposamenak publiko handiari eta lehentasunezko publiko orokorrei.
Material hori euskarri digitalean eta/edo hodeiaren edo antzekoen bidez eskuratzeko moduan aurkeztu beharko da.

Elkarte-eskatzailea osatzen duten pertsona bakoitzeko:
- CV (tituluak eta eskatzailearen harremanetarako datuak barne) eta aurreikusitako lanen txostena edo paper zorroa, azken bi urteetan egindako jardueren azalpen laburrarekin. Web/blog gunera joateko esteka ere sartu ahal izango da.
- Ardurapeko aitorpena (ereduaren arabera)
- Beste diru-sarreren aitorpena (ereduaren arabera)
Web

Oharrak

XEDEA
Artistentzako laguntzaren xedea da proiektu artistiko baten garapenari eta ekoizpenari laguntzea. Dirulaguntza eman eta hurrengo sei hilabeteetan egin beharko da Irun hirian edo bere eraginpeko eremuan. Aipatutako proiektuaren gaia mugimendu migratzaileei buruzkoa izango da, aniztasunaren eta kulturaren zein hizkuntzaren trukaketako dimentsio sozialean. Era berean, harremana eduki ahalko dute Irun mugaz gaindiko hiri hartzaile gisako identifikazioarekin; izan ere, Irun historian zehar pertsonei harrera egin die eta iragate tokia izan da.

Planteatzen da arte garaikidea erabiltzea globalizazio prozesuetan txertatutako mugimendu horiek eta hiriko idiosinkrasia eratzeko orduan duten eragina aztertzeko elementu gisa, bai eta memoria historikoan utzi duten aztarna aztertzeko ere.

Artistentzako laguntzetako bat gorantz doazen artistentzat izan ahalko da, haien jarduna sustatzeko eta haien obra ezagutzera eman eta zabaldu dadin eta horrelako artistak profesionalen mailan sar daitezen bultzatzeko.

Laguntza horiek tresna gisa erabiliko dira gogoeta sozialerako eta Irungo eraldakuntza soziodemokratikoari, ekonomikoari eta esparruarenari berari balioa emateko.

Neurri honekin lan iraunkorreko lerro bat ezarri nahi da. Horren emaitza Kultura eta Kirol Arloko estrategia globalean integratuko da, sorkuntza garaikidearen eremuan eta Irun Factory proiektuan.

Artistentzako laguntzen amaierako emaitza artearen edozein esparru edo arlotako proposamen bat izan ahalko da (arte plastikoak, musika, literatura, arte digitala, performanceak, diseinu eta arte grafikoak, argazkilaritza, ikus-entzunezkoak, dantza, antzerkia…), eta obrak iraupen laburrekoak edo iraunkorrak izan ahalko dira.

Interes berezia dute proposamen artistiko berritzaileek, ikerketa prozesuaren lantze teknologikoak planteatzen dituztenak edo teknologia berrien (mapping, arte eszeniko birtualak, errealitate handitua, situation rooms…) erabileraren bidez artikulatzen direnak.

Artistentzako laguntzen amaierako emaitza Irunen aurkeztu beharko da, bai udaleko kultura ekipamenduetan bai bide publikoan. Proiektuak aurkeztu beharko dira, ahal dela, Kultura eta Kirol Arloak sustatutako Kontenporanea Arte Garaikidearen Topaketan. Ekitaldia 2023ko maiatzean egingo da, ziur aski.


ONURADUNAK
Edozein hiritartasuneko elkarteak, artistek eta sortzaileek, pertsona fisikoak edo juridikoak izan, adin nagusia baldin badute, eta arte garaikidearen esparruan proiektuak garatu nahi badituzte.

Proiektuan artista batek baino gehiagok edo/eta artisten kolektibo batek parte hartzen badute, nola eskaeran hala diru laguntza emateko erabakian espresuki adieraziko dira taldeko kide bakoitzak bere gain zein konpromiso hartuko dituen, baita haietako bakoitzagatik aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa ere, pertsona horiek ere onuradun izango baitira. Nolanahi ere den, taldearen ordezkari edo ahalordedun bakarra izendatu beharko da, onuradun gisa taldeari dagozkion betebeharrak betearazteko ahalmen nahikoa izango duena.

Artista gazteentzako modalitateari dagokionez, 30 urtetik beherakoak direla ulertzen da, eta, gainera, arte ikasketen azken urtea egiten ari direnak edo arte ikasketak gehienez ere bost urte lehenago bukatu dituztenak. Taldeek aurkezten dituzten proiektuei dagokienez, taldekide guztiek bete beharko dituzte adinari dagozkion eskakizunak.

Artistentzako laguntzak emateko azken bi deialdietan irabazle gertatu diren artistak inola ere ezingo dira izan laguntza honen onuradun.


ZUZKIDURA
Emango dira 6.800,00 €ko bi beka, zergak barne, proiektu artistikoaren proiektua prestatzeko eta abian jartzeko zerbitzu kontzeptuan.
Diru horri dagozkion atxikipenak egin beharko zaizkio, PFEZaren gaineko arauek jartzen dutena aintzakotzat hartuta, eta bidezko diren gainerako zergak ere kendu behar dira.

Azken proposamenagaratzeko beharreko edozein ekoizpen kostu barne hartuko du zuzkidura horrek. Xede horretarako ez da beste inolako zenbatekorik erabiliko. Era berean, artistak zenbateko horrekin erantzungo die bidaiei, ostatuari, dietei eta mantenuari dagozkien gastuei eta egoitza garatzen den bitartean bere proiektutik etor daitekeen beste edozein gasturi.


DIRU LAGUNTZEN ORDAINKETA
Zuzkidura ekonomikoaren zenbatekoa honako era honetan ordainduko da:
- %75 dirulaguntzak esleitzeko ebazpena ematerakoan, aurrerakin gisa, lanak egiteko egitasmoa eta egutegia landu eta aurkeztekotan.
- Laguntzaren azken zenbatekoaren %25, egindako proposamen artistikoa edo proiektua jende aurrean aurkeztu ondoren (dagokion memoria ere aurkeztuko da).

IKUSI INFORMAZIO GEHIAGO DEIALDIAN

X