2021/ UDAL KIROL ZERBITZUAK ESKURATZEKO DIRU-LAGUNTZAK - Udal Polikiroldegien abonamendu kuotaren %75 edo %25 familia-unitatearen errentaren arabera: DEIALDIAREN OINARRIAK

Egoitza elektronikoan tramitatu
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Hartzaileak Baldintzak betetzen dituzten Udal Polikiroldegien abonatuak
Aurkezteko modua Eskaera www.irun.org/sac Egoitza Elektronikoaren bidez egingo da IRUN TXARTELA, DNIe edo IZENPE edo bestelako ziurtagiri elektronikoa erabiliz (ikusi web lotura)
IRUN TXARELA ez badaukazu, eskatu ezazu (ikusi web lotura)
SAC Terminalak zure eskura dituzu (San Marcial, 2, Astelehen-Igande 8-22h)
Epe irekiera data 16-11-2021
Epe amaiera data 25-11-2021
Beharrezko dokumentazioa Eskaera egiteko unean behar duzu:
- IRUN TXARTELA (edo bestelako sinadura elektronikoa) operatiboa eta pasahitza ezagutzea.
Eskatatzaileak ez badauka helbideratuta abonamenduaren ordainketa:
- Dirulaguntza kobratzeko banku-kontua (20 digitu edo IBAN).

Eskaerarekin batera ez da dokumentaziorik aurkeztu behar.
Betekizunak betetzen direlako egiaztapena ofizioz egingo du udalak, dauzkan erregistroen bidez edo beste administrazio batzuekin ezarritako hitzarmenen bidez.
Web

Oharrak

BALDINTZA OROKORRAK
- Udalerrian erroldatuta egotea gutxienez 2021eko urtarrilak 1en aurretik.
- Udalerriarekiko zerga-betebeharrak eguneratuak edukitzea edo ordaindu gabeko zorren ordainketan luzapena emana edukitzea.
- Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak edukitzea.
- Udal kiroldegietan abonatuta egotea gutxienez hiruhileko natural oso batean, 2021eko urtarrilaren 1az geroztik.
- Etxebizitza bakar baten edo ezta baten ere titularra izatea.
- Honako taula honetan jasotako mugen barruko diru-sarrerak egiaztatzea:

ABONAMENDU KUOTAREN %75-AREN DIRULAGUNTZA
Bizikidetza unitatearen kideak / Bizikidetza unitatearen urteko gehieneko errenta
Kide 1 11.410 €
2 kide 14.180 €
3 kide 15.500 €
4 kide 16.290 €
Familia ugaria 16.960 €

ABONAMENDU KUOTAREN %25-AREN DIRULAGUNTZA
Bizikidetza unitatearen kideak / Bizikidetza unitatearen urteko gehieneko errenta
Kide 1 18.270 €
2 kide 22.660 €
3 kide 24.850 €
4 kide 26.020 €
Familia ugaria 27.190 €

Bizikidetza unitatea Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE)-aren onuraduna baldin bada, kontsideratuko da:
- Onuraduna izateko baldintzak betetzat.
- Egiaztatutzat diru-sarrera batzuk abonamendu kuotaren %75-ko dirulaguntzarako ezarritako gehieneko diru-sarreren barruan.

Erlazionatutako dokumentuak

Datuen Babeseko info. gehiago

X