2021/ "RIBERA" TANDEM-IKERKETA BEKA

Egoitza elektronikoan tramitatu
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Zenbatekoa 9.000€-ko (gordinak) bi beka, proiektuko
Hartzaileak Bi pertsonako taldeak (profilak: artistikoa eta ikertzailea)
Baldintzak BEGIRATU OHARRAK
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac) IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiria erabilita.
- HAZ (San Martzial, 2.). Begiratu ordutegia web loturan.
Epe irekiera data 03-09-2021
Epe amaiera data 04-10-2021
Beharrezko dokumentazioa IKERKETA PROIEKTUAREN DOKUMENTAZIOA
- Lanari buruzko memoria laburra edo aurreproiektua (gehienez 20 orri). Agiri horretan adieraziko da titulua, ikerketaren kontzeptua, gaia eta ikerketa lanaren planteamendua, helburuak, lanaren metodologia, kronograma eta baliabideak.
- Ikus-materiala eranstea (irudiak, bideoak, bozetoak eta edozein eratako materiala) proposamenari lagundu badiezaioke, bereziki baloratua izango da. Material hori euskarri digitalean eta/edo hodeiaren edo antzekoen bidez eskuratzeko moduan aurkeztu beharko da.
- Proiektu espezifikoa gauzatzeko denboren kronograma.
- Dokumentu-zorro bezala eginiko proiektu/proposamen artistikoen memoria bat.
- RiBera Bekarekiko motibazio edo interesaren gutun bateratua: bi aldeek eginiko idatzi laburra (artista_antropolg*) bereizita edo elkarrekin, non adieraziko duten zein den deialdi honetara aurkezteko izan duten arrazoia. Gutunean zera adieraziko da:
*Taldearen izenean jardungo duen taldeko kidearen izena.
*Taldeko kide bakoitzak lana egiteko garaian beregain hartutako konpromisoak.
*Horietako bakoitzagatik aplikatuko den diru-laguntza zenbatekoa


IKERTZAILEEN DOKUMENTAZIOA
*Taldean aurkeztu diren BI PERTSONEI dagokiena:
-Titulazioa
-NAN edo AIZ agirien fotokopia.
-Kontakturako datuak
-Curriculum laburra

Eskaerak EAEko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan aurkeztu ahal izango dira.
Dokumentazio gehigarria (soilik presentzialki) - Eskaera-orria (ereduaren arabera)
- Ardurapeko aitorpena (ereduaren arabera).
- Beste diru-sarreren aitorpena (ereduaren arabera)
Web

Oharrak

IKERKETA GAIA
Ribera bekek mugaren edo mugaren eta Bidasoa ibaiaren ingurune geografiko espezifikoko ondare-elementu ukigarri eta ukiezinak ezagutzen eta balioesten lagundu behar dute.

Arkitekturako, industriako, interes historiko-sozialeko eta/edo antropologikoko elementuak balioestea eta/edo aintzatestea baloratuko da, bai eta testuinguru-kontakizunak berrikustea eta eraikitzea ere (ondare materiala edo ukigarria).

Pertsonen kontakizunak eta memoria ere balioetsi beharko dira (ondare immateriala edo ukiezina).

Bereziki interesgarriak dira hiriaren ondarea modu berritzailean lantzen duten eta hausnarketa komuneko prozesu irekietatik antolatzen diren planteamenduak, diziplina anitzeko planteamenduetan oinarrituta.

Amaierako proposamen artistikoa alde batera utzita, Ribera ikerketa-beken memoriak eta emaitzak euskarri digitalean aurkeztu beharko dira, gero udal dokumentazio eta artxiborako.


ONURADUNAK
Bi pertsona biltzen dituzten taldeak (bat profil artistikoarekin eta bestea ikertzailearekin (soziala, antropologikoa, biologikoa …), unibertsitateko titulazioa egiaztatu beharrik gabe.

ZUZKIDURA
- 9.000,00 euroko bi beka, hautatutako proiektuetako bakoitzarentzat.
Diru horri dagozkion atxikipenak egin beharko zaizkio, PFEZaren gaineko arauek jartzen dutena aintzakotzat hartuta, eta bidezko diren gainerako zergak ere kendu behar dira. Gainera, beken zuzkidurak hartu behar du emaitzak lortzeko beharrezkoa den edozein ekoizpen-gastua. Ez da beste zenbatekorik emango helburu horretarako.

BALORAZIO IRIZPIDEAK
Begiratu oinarriak.

IRAUPENA
Bekak, gehienez ere, 9 hilabeteko iraupena izango du, esleipena egiten denetik kontatuta, eta ez du inolako luzapenik izango.

DIRU-LAGUNTZEN ORDAINKETA
Honela egingo da diru-laguntzaren ordainketa, dagozkion administrazio tramiteak bete ondoren:
- Bekaren guztizko zenbatekoaren % 50, lehenengo bilera egin ondoren, emakida egin eta gero.
- Zenbateko osoaren %35, lehenengo lau hilabeteak igaro ondoren egindako lanaren lehen informazioa ontzat ematean eta horren jarraipena erraztuko duen txosten laburra emandakoan.
- Gainerako %15, bederatzi hilabeteak igaro eta bekaren indarraldiaren amaieran, emaitzak aurkeztu ondoren.

ARGITALPENA ETA HIZKUNTZA
- Jatorrizko lanak aurkeztuko dira, bi hizkuntza ofizialetan, aurrez argitara eman gabeak. Lehendik beste beka batzuetara aurkeztutako lanak ez dira onartuko.
- Irungo Udalak ahalmena izango du lanak argitaratzeko, partzialki edo osorik, eta Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan. Aipatu argitalpena edozein eratako euskarri eta markoan egingo da.
- Proiektuaren jatorrizko memoria bat eta formatu digitaleko artxibo bat betiko gordeta geratuko dira Irungo Udaleko Artxibo zerbitzuan izaera historikoko dokumentu bezala eta kontsultarako erabilgarri.

X