2021/ MERKATARITZA ETA OSTALARITZA BONOAK - LAUGARREN KANPAINA: Bonoen erabilpena

Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Zenbatekoa 150.000 euro
Hartzaileak 16 urtetik gora, Irunen erroldatuta eta zerga betebeharrak egunean duten perts.
Baldintzak KONTSUMITZAILE-ONURADUNEN BALDINTZAK
- Irunen erroldatuta 2021eko urriak 19an.
- Gutxienez 16 urteko adina 2021eko urriak 19an.
- Irungo Udalarekiko, Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak egunean izatea (ofizioz egiaztatuko da).
- Azken konstumitzaile gisa jardutea.

Bonuen erabilitzaileek dirulaguntzaren izaera hartzen dute. Bonuak erabiltzea, oinarriak bere osotasunean onartzea dakar eta udaletxeari baimena ematea betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. Pertsona onuradunak ezarritako betebeharrak beteko ez balitu, Irungo udaletxeak erabilitako bonoen zenbatekoa itzultzea eskatuko dio, berandutze interesak sortuz eta betearazpen bidean eskatu ahalko da.
Aurkezteko modua Bono bat erabili nahi duen kontsumitzaileak, atxikitutako establezimenduetakoen batean kontsumitu beharko du (ikusi zerrenda erlazionatutako dokumentuetan).
Epe irekiera data 04-11-2021
Epe amaiera data 05-12-2021
Beharrezko dokumentazioa - Kanpainan atxikitako establezimenduek euren erakusleihoetan edo sarreretan bereizgarri bat izango dute (Irungo Udalak emana).
- Pertsona batek bono bat erabili nahi duen bakoitzean, bere nortasun-agiria erakutsi beharko dio atxikitako establezimenduari.
- Bonoa erregistratu eta gero, atxikitako establezimenduak kanpainako baldintzei buruzko informazio-dokumentua emango dio kontsumitzaile-onuradunari eta azken honek, dokumentua jaso duela adierazten duen justifikantea sinatuko du.
Web

Oharrak

XEDEA

Tokiko saltoki eta ostalaritza txikiaren sektoreari ekonomikoki laguntzea, 10 euroko merkataritza eta ostalaritza bonuen bidez.

Honakoa da bonoen kopuru totala: 150.000. Bonoak eskuratzeko, gutxienez, 30 euroko gastua egin behar da merkataritzan eta 20 eurokoa ostalaritzan.


BONOAK ERABILITZEKO BALDINTZAK

- Bonoak erabili ahalko dira establezimenduetan 2021eko azaroaren 4tik 2021eko abenduaren 5a arte.
- Merkataritza-bono bakoitzeko, gutxienez 30€ kontsumitu beharko da atxikitako establezimendu batean. Irungo Udalak 10€ ordainduko eta kontsumitzaile-onuradunak gainerako zenbatekoa ordaindu beharko du.
- Ostalaritza-bono bakoitzeko, gutxienez 20€ kontsumitu beharko da atxikitako establezimendu batean. Irungo Udalak 10€ ordainduko eta kontsumitzaile-onuradunak gainerako zenbatekoa ordaindu beharko du.
- Bonu bakoitzaren zenbatekoa ezin izango da zatikatu.
- Kontsumitzaile-onuradun bakoitzak gehienez 10 bono erabili ahalko ditu, kanpaina bitartean eta bono guztiak agortzen ez diren bitartean.
- Kontsumitzaile-onuradun bakoitzak establezimendu bakoitzean gehienez 2 bono erabili ahalko ditu, erosketa batean edo bitan.
- Merkataritza eta ostalaritza bonoak ezingo dira alkoholaren erosketa edo/eta kontsumorako soilik erabili.
- Bonuak ezingo dira inolaz ere, aktibitate profesional baten ondorioz egindako erosketetan erabili, baldin eta kontsumitzaileak, operazioan jasandako BEZA kendu ahal badu.
- Establezimenduek ukatu dezakete bonoak erabiltzea beherapenen garaian edo prezio gutxituan dauden artikuluak erosteko.
- Ezingo da bono bat edo batzuk erabiliz egindako erosketen zenbatekoa itzuli.


BONOAK ERABILTZEKO MODUA

- Kanpainan atxikitako establezimenduek euren erakusleihoetan edo sarreretan bereizgarri bat izango dute (Irungo Udalak emana).
- Pertsona batek bono bat erabili nahi duen bakoitzean, bere nortasun-agiria erakutsi beharko dio merkataritza- edo ostalaritza-establezimenduari. Establezimenduak kanpainaren baldintzen berri emango dio.
- Bono bakoitza erabili aurretik, establezimenduak egiaztatuko du, Irungo Udaletxeak prestatutako web aplikazioaren bidez, pertsona hori kanpainaren onuradun izan daitekeen, eta, hala bada, erosketari buruzko datuak sartuko ditu (bezeroaren NAN/AIZ, jaiotza data, erosketaren zenbatekoa eta erabilitako bono-kopurua), eta aplikazio informatiko horretan erregistratuta geratuko da.
- Bonoa erregistratu eta gero, atxikitako establezimenduak kanpainako baldintzei buruzko informazio-dokumentua emango dio kontsumitzaile-onuradunari eta azken honek, dokumentua jaso duela adierazten duen justifikantea sinatuko du.

Erabilitako bonoen erregistroa salmentaren unean bertan egin beharko da, pertsona bakoitzak dituen bonoen kopuruari buruzko informazio eguneratua izateko eta bono horien ordainketa ahalik eta gehien arintzeko establezimenduei. Betebehar hau ez betetzeak, erosketa horretan erabilitako bonuen balio galtzea ekar dezake.

Establezimendu bakoitzak baimendutako bonoen gehieneko kopurua erabili ondoren, web aplikazioak ez dio bono gehiago onartzen utziko, eta kanpainako atxikitze-bereizgarria kendu beharko du.

X