2021 Justifikazioa/ IRABAZI ASMORIK GABEKO ELKARTEEI KALE KATUEN TALDEAK ANTZUTZEKO PROGRAMARAKO DIRU-LAGUNTZAK

Egoitza elektronikoan tramitatu
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Zenbatekoa 11.600,00 euro.
Hartzaileak Ikusi behaketak (Observaciones)
Baldintzak - Legez osatua eta halakotzat erregistratua dagoen irabazi asmorik gabeko elkartea izatea.
- Helburu nagusia, bere estatutuetan jasoa, animalien defentsa eta babesa izatea.
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
Epe irekiera data 20-07-2021
Epe amaiera data 20-11-2021
Beharrezko dokumentazioa - Memoria (eredu orokorraren arabera).
- Kontu justifikatiboa - Balantzea (eredu orokorraren arabera).
- Faktura eta egiaztagirien zerrenda (eredu orokorraren arabera).
- Dokumentazio grafikoa (kartelak-programak) edo ikus-entzunezkoa, halakorik balego.
Web

Oharrak

ONURADUNAK
Animalia abandonatuekiko arreta eta zaintza sutatzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarte edo erakundeak.

ESKAERAK BALORATZEKO IRIZPIDEAK
- Ibilbidea, esperientzia eta espezializazioa bere jarduerak helburu dituen animaliekiko arretan. 20 puntu gehienez.
- Aurkeztutako proiektuaren bideragarritasuna eta egokitasuna, kontuan harturik ingurunearen ezagutza maila, diagnostikoa edo/eta eragina jardueren animalia onuradunen kopuruari dagokionean, zein baldintzatan eta zein kalitaterekin garatuko diren, hori guztia diruz lagundutako jarduerarekin bat. 20 puntu gehienez.
- Elkarteko BAZKIDEEN zerrenda, izena eta bi abizen jarriz. 5 puntu gehienez.
- Jarduera gauzatuko duen BOLUNTARIOEN zerrenda, halakorik balego, izena eta bi abizen jarriz. 5 puntu gehienez.
- CES txostena aurkeztea. 5 puntu
- Elkarteak animalien babesarekin aurreko ekitaldian gauzatu dituen ekintzen zerrenda zehatza (azoka solidarioak,
zozketak, feriak, etab.) edo Udalarekin edo bestelako erakundeekin elkarlanean egindako hainbat kontzientziaziokanpainatakoa, hala nola, animaliak abandonatzeari edo horiek antzutzeari kaleko katu-kolonien edo
abandonatutako animalien arretari buruzkoak. Puntu 1 egindako jarduera mota bakoitzeko, gehienez 5 puntu
- Lurralde-kokapenaren zerrenda zehatza, diru-laguntzaren xede den jarduera urte honetan Irungo zein auzotan egingo den
zehaztuta. (eredu normalizatuaren arabera). 10 puntu gehienez.
- Irungo Auzo bakoitzean dauden katuen guztizko kopurua, urte honetan egingo duen jardueran. (eredu normalizatuaren
arabera). 10 puntu gehienez.
- Faktura bidez justifikaturiko antzutze kopurua, aurreko ekitaldian eta Irungo auzoen jarduera-eremuan. (eredu
normalizatuaren arabera). 20 puntu gehienez.

X