2021 Justifikazioa/ "EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA" EKITALDIETARAKO DIRU-LAGUNTZA

Egoitza elektronikoan tramitatu
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Zenbatekoa 4.000,00 euro.
Hartzaileak Euskararen nazioarteko eguna antolatzen duten pertsona fisiko eta juridikoak.
Baldintzak Ikusi behaketak (Observaciones)
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
- HAZ (San Martzial, 2.) Begiratu ordutegia web loturan.
Epe irekiera data 26-11-2021
Epe amaiera data 13-12-2021
Beharrezko dokumentazioa - Memoria (eredu orokorraren arabera).
- Kontu justifikatiboa - Balantzea (eredu orokorraren arabera).
- Faktura eta egiaztagirien zerrenda (eredu orokorraren arabera).
- Dokumentazio grafikoa (kartelak-programak) edo ikus-entzunezkoa, halakorik balego.
Dokumentazio gehigarria (soilik presentzialki) - Justifikazio orria (ereduaren arabera)
- Ardurapeko aitorpena (ereduaren arabera)
- Bestelako diru-sarreren aitorpena (ereduaren arabera)
Web

Oharrak

BALDINTZAK
- Ekimenak EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNAren baitan antolatuko dira, azaroaren 20tik abenduaren 11ra bitartean, biak barne.
- Honako marka eta ikurrak komunikazio eta euskarri grafiko guztietan (kartelak, eskuko programak, foiletoak etabar) erabili beharko dira ezinbestean: "EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA" leloa.
- Komunikazio eta euskarri grafiko guztietan Irungo Udalak ekimena diruz laguntzen duela adieraziko da honako hitzekin: "Laguntzailea: Irungo Udala", dagokion anagramaz lagunduta. Euskarri grafikoek aldez aurretik Udalaren oniritzia izan beharko dute.
- Eskatzaileek diruz lagungarriak diren aktibitateetarako gastu eta zerbitzuak ezin izango dizkiote elkarri fakturatu
- Entitate eta elkarteen kasuan, Udalarekiko interlokutorea beti izango da erregistroan ordezkari gisa inskribatutako pertsona/k.

DIRU-LAGUNTZAREN ZENBATEKOA ETA ORDAINKETA
Programa bakoitzari dagokion subentzio kalkulua egitean, proiektuan zehazturiko gastuen aurrekontua izango da abiapuntua.
Eskarian egitasmorako aurrekontatutako kopuru osoa justifikatu behar da. Justifikazioa aurrekontatua baino gutxiago balitz, jasoko den diru-laguntza osoa murriztu egingo da; honela:
• Aurrekontu osoaren justifikatu gabeko aldea % 15etik % 34rakoa balitz, diru-laguntza osoaren % 34a galduko da.
• Aurrekontu osoaren justifikatu gabeko aldea % 35etik % 49rakoa balitz, diru-laguntza osoaren % 49a galduko da.
• Aurrekontu osoaren justifikatu gabeko aldea % 50etik gorakoa balitz, diru-laguntza osoaren % 100a galduko da.

X