2021/ "JULIA IRURETAGOYENA" IKERKETA-BEKA
Egoitza elektronikoan tramitatu
Erakunde emailea | AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA |
---|---|
Zenbatekoa | 18.000 € |
Hartzaileak | Ikertzaileak edo ikertzaile-taldeak |
Baldintzak | - Unibertsitateko titulua izatea, Gizarte Zientzien adarrekoa edo ikergaiarekin lotutakoa. Taldeetan, gutxienez taldekideen % 50ek bete beharko dute baldintza hori, eta ordezkari edo ahalordeak nahitaez bete beharko du. |
Aurkezteko modua | - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac) IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin. - HAZ (San Martzial, 2.) Begiratu ordutegia web loturan. |
Epe irekiera data | 14-01-2022 |
Epe amaiera data | 14-02-2022 |
Beharrezko dokumentazioa | - Eskaera orria (modeluaren arabera) - LANA EGITEKO PROIEKTUA (gehienez 15 orri): honako hauek jasoko ditu: izenburua, esparrua, gaiaren aurrekariak eta egungo egoera, ikergai zehatza, ikergaiaren testuinguru historikoa, helburuak, metodologia, kronograma, erabiliko diren baliabideak eta bibliografia eta espero diren emaitzak eta berauen interesa. IKERTZAILE BAKOITZARI DAGOKION DOKUMENTAZIOA - Ardurapeko aitorpena (ereduaren arabera) - Curriculuma, egindako ikasketa eta ikerketak zehaztuta - Titulu akademikoak Lanen bat argitaratu badu: - Argitaratutako lanen lehenengo orria. Ikertzaile-taldeen kasuan: - Elkarlanean aritzeko konpromisoa, adieraziz: *Taldekideak (izen-abizenak, NAN eta helbidea). *Taldekide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak. *Dirulaguntzaren barruan taldekide bakoitzeko aplikatu beharreko zenbatekoa. *Ordezkari edo ahalduna, taldeari onuradun gisa dagozkion eginbeharrak betetzeko ahalorde askietsiak emanez. |
Web |
Oharrak
HELBURUA
Irungo emakumeek lan, gizarte, ekonomia, politika eta kultur arloan egindako ekarpen historikoa izango da ikerketa esparrua. Lanak argitaragabea izan beharko du, eta ez da onartutako aurrez saritutako lanik, ez itzulpen edo egokitzapenik.
IRAUPENA
Ikerketak bi urte iraun ahalko du gehienez, eta beka emateko ebazpena jakinarazi eta biharamunean hasiko da epe hori. Epe horretan gauzatu beharko da aukeratzen den proiektua.
DEIALDIAN KONTSULTATU HAUTAKETA IRIZPIDEAK ETA XEHETASUN GEHIAGO
Erlazionatutako dokumentuak
Erlazionatutako bekak/dirulaguntzak
Datuen Babeseko info. gehiago