2021/ IRISGARRITASUNA ETA EFIZIENTZIA ENERGETIKOA HOBETZEKO DIRULAGUNTZAK: EGITURA BIRGAIKUNTZAKO PROIEKTUAK

Egoitza elektronikoan tramitatu
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Zenbatekoa Ikusi oharrak
Hartzaileak Etxebizitza eraikinen jabeen Komunitateak
Baldintzak 2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko urriaren 31ra bitartean aurkeztutako proiektuak.
(ikusi gainerako baldintzak oharretan)
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
- HAZ (San Martzial, 2.) Zuretzat erosoago egiteko eskatu HITZORDUA. Begiratu ordutegia web loturan.
Epe irekiera data 18-06-2021
Epe amaiera data 31-10-2021
Beharrezko dokumentazioa - Diruz laguntzen diren lanak egiteko proiektu osoa, aurrekontua xehatuta.
- Jabeen elkarte edo erkidegoak egin beharreko lanak egiteko proiektua kontratatzeko eta lanak egiteko beharrezkoa den obra lizentzia eskatzeko hartzen dituen erabakien ziurtagiria –erkidegoaren administrari edo presidenteari dagozkion erabakiak formalizatzeko, dagokion laguntza kobratzeko eta beronen ordainagiria egiteko ahalmena eman ere egin beharko du.
- Proiektuak zehazten dituen lanak egiteko lizentziaren eskaeraren kopia.
- Diru-laguntzaren xede den proiektuaren idazketari dagokion faktura eta banku-ordainagiria.
*Fakturak ez baditu oinarrian aipatutako xehetasunak jasotzen, aurrekontua erantsi beharko da, non agertuko diren eskatutako datuak.
*Ordainketak esku-dirutan egin daitezke soilik 1.000€-tik beherako operazioetan. Kasu horietan, obrak egin dituen kontratistak edo enpresak sinatu eta zigilatu beharko ditu fakturak, eta berariaz jaso beharko da haren ordainketa/kobrantza.
*Ordainketa geroratuak: jabeen erkidegoak sinatutako eta onartutako aurrekontua eta enpresa kontratistaren eta jabeen erkidegoaren artean adostutako eta sinatutako ordainketa-konpromiso geroratua (jabeen erkidegorik ez badago, jabe guztiek sinatuta)
Dokumentazio gehigarria (soilik presentzialki) - Eskaera orria (ereduaren arabera)
- Ardurapeko aitorpena (ereduaren arabera)
- Bestelako diru-sarreren aitorpena (ereduaren arabera)
Web

Oharrak

LAGUN DAITEZKEEN JARDUERAK ETA BETEKIZUNAK
Bizitegi-eraikinetan zurezko egituren sostengu-ahalmena bermatzeko beharrezkoak diren zurezko egiturazko elementuak konpontzeko, sendotzeko, sendotzeko eta/edo ordezteko jarduketak definitzeko behar diren proiektu teknikoak idaztea.

Oro har, laguntzak jaso ditzaketen bizitegi-eraikinek gutxienez 50 urteko antzinatasuna izan beharko dute.


BAZTERTZEAK
- Erantsitako obren definizioa, udalaren iritziz eraikinaren egiturazko segurtasuna bermatzeko beharrezkotzat edo egokitzat jotzen ez badira, eta obra horiek egiteko beharraren ondoriozkoak ez badira.
- Familia bakarreko edo biko isolatu edo atxikiko eraikinetan egin beharreko obrak definitzea.
- Jabe bakarreko etxebizitzetako eraikin kolektiboetan egin beharreko obren definizioa, pertsona fisikoa edo juridikoa izan, jabetza horizontalaren erregimenari atxikita egon edo ez.
- Arrazoi teknikoak edo hirigintzakoak direla medio, eskatutako obra-lizentzia eman ezin zaien jarduketak.


ZENBATEKOA
- Diru-laguntzen zenbatekoak ezin izango du gainditu aurrekontu babesgarriaren 100eko 30 ( % 30), BEZik gabe, ezta 2.000 € ere.
- Aurrekontu babesgarritzat hartuko da fakturan aurkeztutako proiektua idazteagatiko kostuaren zenbatekoa.
- Aurrekontu babesgarria kalkulatzeko, ez da kontuan hartuko bizitegi-eraikinetan zurezko egituren sostengu-ahalmena bermatzeko udal irizpidearen arabera beharrezkotzat jotzen ez diren obra erantsien kostua.


TRAMITAZIOA ETA ORDAINKETA
- Diru-laguntzak tramitatuko dira eskaerak aurkezten diren hurrenkera errespetatuz, eta diru-laguntza lerro bakoitzerako dagoen kreditua agortu arte onartuko dira eskaerak.
- Diru-laguntzaren guztirako zenbatekoa inola ere ez da izango diruz lagundutako jardueraren kostua gainditzeko adinakoa, bera bakarrik edo beste subentzio edo laguntzak batuta.
- Diruz laguntzeko moduko gastutzat ez dira onartuko: fakturatutako ondasun edo zerbitzuak erosteagatik ordaindutako BEZ eta, orokorki, edozein tributu edo inbertsioaren ondorioz ordaindu beharreko gastu finantzarioak.
- Diru-laguntza ordainketa bakarrean emango da.
- Ez emateko arrazoi bakarra baliabide ekonomikorik ez dagoelako bada, hurrengo ekitaldian erabaki ahal izango dira beti ere horretarako deialdia egiten bada.

X