2021/ IRISGARRITASUNA ETA EFIZIENTZIA ENERGETIKOA HOBETZEKO DIRULAGUNTZAK: EGITURA BIRGAIKUNTZAKO OBRAK (accesibilidad)

Egoitza elektronikoan tramitatu
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Zenbatekoa Ikusi behaketak (Observaciones)
Hartzaileak Pertsona fisikoak edo Jabeen Komunitateak
Baldintzak Eskaera egiten den unean amaituta dauden jarduerak eta 2020ko urriaren 31z geroztik bukatuta.
Udal baimena beharrezkoa da obrak egiten hasi baino lehen.
**BEGIRATU BALDINTZA TEKNIKOAK BERARIAZKO ERANSKINEAN**
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
- HAZ (San Martzial, 2.) Zuretzat erosoago egiteko eskatu HITZORDUA. Begiratu ordutegia web loturan.
Epe irekiera data 18-06-2021
Epe amaiera data 31-10-2021
Beharrezko dokumentazioa - Obra amaierako ziurtagiria zuzendaritza fakultatiboak izenpetua, obran zehar berorren ikuskaritza teknikoa derrigorrezkoa izan den kasuan (derrigortasun hori baimenaren erabakian adieraziko da).
- Diru-laguntzaren xedeko obrei buruzko faktura edo amaierako likidazioa eta haien ordainketaren banku-justifikazioak, eta baita diru-laguntza eskatu dutenen oniritzia ere.
*Fakturak ez baditu oinarrian aipatutako xehetasunak jasotzen, aurrekontua erantsi beharko da, non agertuko diren eskatutako datuak.
*Ordainketak esku-dirutan egin daitezke soilik 1.000€-tik beherako operazioetan. Kasu horietan, obrak egin dituen kontratistak edo enpresak sinatu eta zigilatu beharko ditu fakturak, eta berariaz jaso beharko da haren ordainketa/kobrantza.
*Ordainketa geroratuak: jabeen erkidegoak sinatutako eta onartutako aurrekontua eta enpresa kontratistaren eta jabeen erkidegoaren artean adostutako eta sinatutako ordainketa-konpromiso geroratua (jabeen erkidegorik ez badago, jabe guztiek sinatuta)
- Eraikinaren ikuskapen teknikoaren txostena, EIT.

Hurrengo kasuetan, gainera:
*Jabeen Komunitate bezala eratuta badago:
- Komunitatearen IFZ zenbakia eta akta, obrak/instalazioa egiteko erabakia jasotzen duena eta administrariari edo presidenteari komunitatea ordezkatzeko, dagokion laguntza kobratzeko eta haren ordainagiria igortzeko ahalmena ematen diona.
*Jabeen Komunitatea eratuta EZ badago:
- Eraikinaren jabe guztien NANaren fotokopia edo identifikazio-dokumentua.
Dokumentazio gehigarria (soilik presentzialki) - Eredu normalizatuaren araberako eskaera; horretan, besteak beste, kontu-korrontearen zenbakia sartu beharko da, diru-laguntza ordaintzeko, eta obra egiteko lizentzia eta/edo baimena behar bada, haren erreferentzia (eskaera-data, sarrera-erregistroko zenbakia, espediente-kodea, edo erabakiaren data).
- Ardurapeko aitorpena (ereduaren arabera)
- Bestelako diru-sarreren aitorpena (ereduaren arabera).
Web

Oharrak

DIRU-LAGUNTZA JASO DEZAKETEN JARDUERAK

- Bizitegi-eraikinetan zurezko egituren sostengu-ahalmena bermatzeko beharrezkoak diren zurezko egiturazko elementuak konpontzeko, sendotzeko, sendotzeko eta/edo ordezteko jarduketak.
- Oro har, laguntzen xede diren bizitegi-eraikinek gutxienez 50 urteko antzinatasuna izan beharko dute.



ZENBATEKOA
- Diru-laguntzen zenbatekoak ezin izango du gainditu aurrekontu babesgarriaren 100eko 30 (% 30), BEZik gabe, ezta 20.000 € ere.
- Obra zibileko kontrataren aurrekontua izango da aurrekontu babesgarria.
- Aurrekontu babesgarria kalkulatzeko, ez da kontuan hartuko bizitegi-eraikinetan zurezko egituren sostengu-ahalmena bermatzeko beharrezkotzat jotzen ez diren obra erantsien kostua.



DIRUZ LAGUNDU EZIN DIREN JARDUERAK
- Udalaren iritziz eraikinaren egiturazko segurtasuna bermatzeko beharrezkotzat edo egokitzat jotzen ez diren obra erantsiak egitea, eta obra horiek egiteko beharraren ondoriozkoak ez izatea.
- Familia bakarreko edo biko hiribildu isolatu edo atxikiko eraikinetan egiten diren obrak.
- Jabe bakarreko etxebizitza-eraikin kolektiboetan egiten diren obrak, pertsona fisikoa zein juridikoa izan, jabetza horizontalaren erregimenari atxikita egon edo ez.



TRAMITAZIOA ETA ORDAINKETA
- Diru-laguntzak tramitatuko dira eskaerak aurkezten diren hurrenkera errespetatuz, eta diru-laguntza lerro bakoitzerako dagoen kreditua agortu arte onartuko dira eskaerak.
- Diru-laguntzaren guztirako zenbatekoa inola ere ez da izango diruz lagundutako jardueraren kostua gainditzeko adinakoa, bera bakarrik edo beste subentzio edo laguntzak batuta.
- Diruz laguntzeko moduko gastutzat ez dira onartuko: fakturatutako ondasun edo zerbitzuak erosteagatik ordaindutako BEZ eta, orokorki, edozein tributu edo inbertsioaren ondorioz ordaindu beharreko gastu finantzarioak.
- Diru-laguntza ordainketa bakarrean emango da.
- Ez emateko arrazoi bakarra baliabide ekonomikorik ez dagoelako bada, hurrengo ekitaldian erabaki ahal izango dira beti ere horretarako deialdia egiten bada.

X