2021/ HIZKUNTZA PAISAIA EUSKARATZEKO DIRU-LAGUNTZA

Egoitza elektronikoan tramitatu
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Zenbatekoa 15.000,00 euro.
Hartzaileak Irungo merkatari, ostalari nahiz enpresarioak.
Baldintzak - Euren establezimendua Irunen duten merkatariak eta ostalariak.
- Enpresa Irunen duten enpresarioak edo eta autonomoak.
- Kalean Bai hitzarmena sinatuta duten aisi, kirol edo guraso elkarteak.
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
- HAZ (San Martzial, 2.) Begiratu ordutegia web loturan.
Epe irekiera data 18-06-2021
Epe amaiera data 31-10-2021
Beharrezko dokumentazioa - Memoria (HIZPA imprimakia).
- Aurrekontua (eredu orokorraren arabera).
- Egindako lan(ar)en faktura(k).
- Aurkeztutako elementu(ar)en zerrenda.
- Jasotako diru-laguntza 2. artikuluan adierazitako xedea bete delako adierazleren bat.
* Emanaldiaren grabazio laburra, esatarien kasuan soilik.
* Jarritako elementu(ar)en argazkia(k).
* Publizitate iragarkia erabilitako bertsioan (papera, bideoa...).
Dokumentazio gehigarria (soilik presentzialki) - Eskaera orria (ereduaren arabera)
- Ardurapeko aitorpena (ereduaren arabera)
- Bestelako diru-sarreren aitorpena (ereduaren arabera)
Web

Oharrak

DIRU-LAGUNTZAREN ZENBATEKOA ETA ORDAINKETA
- Merkataritza eta ostalaritzako establezimenduetako eta enpresetako irudi korporatiboa, kanpoko nahiz barruko errotulazioa eta web orriak euskaraz jartzeagatik edota publizitatea euskara hutsean egiteagatik aurkeztutako aurrekontuaren %75eko diru-laguntza emango da. Diru-laguntza, gehienez ere, 1.000 eurokoa izango da.
- Merkataritza eta ostalaritzako establezimenduetako eta enpresetako irudi korporatiboa, kanpoko nahiz barruko errotulazioa eta web orriak eta publizitatea euskaraz eta gaztelaniaz jartzeagatik aurkeztutako aurrekontuaren %50eko diru-laguntza emango da.. Diru-laguntza, gehienez ere, 600 eurokoa izango da.
- Esatarien kasuan, aurkeztutako aurrekontuaren %100eko diru-laguntza emango da, orduko prezioa gehienez 40 eurokoa izango delarik.

X