2021/ HAURREN, NERABEEN ETA GAZTEEN ESPARRUKO IKERKETA BEKA "GazteARTEan 2021"

Egoitza elektronikoan tramitatu
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Zenbatekoa 8.000€ (gordinak)
Hartzaileak Unib. gradu/lizentziatura daukaten eta 35 urtetik beherako pertsonak edo taldeak
Baldintzak - Unibertsitateko gradu edo lizentziatura edukitzea
- 35 urteko adina ez betetzea beka eskatzen den urteko abenduaren 31n.
Beka, norbanakoek nahiz horretarako osatutako lantaldeek jaso ahal izango dute.
Bigarren kasu honetan, (nortasun juridikorik gabeko pertsona fisikoen taldeak) ikerlanaren zuzendari arduradun bat izendatu beharko da.
Taldeen kasuan, kide guztiek bete beharko dituzte aipatutako baldintzak.
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac) IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
- HAZ (San Martzial, 2.) Begiratu ordutegia web loturan.
Epe irekiera data 18-05-2021
Epe amaiera data 19-07-2021
Beharrezko dokumentazioa - Eskaera orria (modeluaren arabera)

PROIEKTUARI LOTURIKO DOKUMENTAZIOA
- Ikerkuntza-proiektuaren txosten-laburpena (gehienez 15 orri); bertan azaldu beharko dituzte izenburua, ikerketa-kontzeptua eta gaia, proiektuaren oinarrizko gida-lerroa, helburuak, metodologia, kronograma eta baliabideak.
Taldeak aurkezten badira, taldeko kide bakoitzak beregain hartzen dituen konpromisoak jaso beharko dira, baita horietako bakoitzari aplikatuko zaion diru-laguntzaren zenbatekoa ere, horiek ere modu berean onuradun izaera edukiko baitute.
- Proposamenari laguntzen dion erantsitako ikusizko material oro (irudiak, bideoak, eta edozein motatako material erantsia) bereziki baloratuko da.

IKERTZAILE BAKOITZARI DAGOKION DOKUMENTAZIOA
- Unibertsitate titulua.
- NAN edo AIZ.
- Kurrikulum laburra.
Dokumentazio gehigarria (soilik presentzialki) - Ardurapeko aitorpena (ereduaren arabera), ikertzaile bakoitzarentzat.
- Bestelako diru-sarreren aitorpena (ereduaren arabera), ikertzaile bakoitzarentzat.
Web

Oharrak

IKERKETA GAIA
GazteARTEan bekaren helburua da gai nagusitzat haurrak eta/edo nerabeak eta/edo gazteak dituen ikerketa eta ekintza proiektu bat garatzen laguntzea, gazteak eskubide osoko herritar gisa gaitu daitezen laguntzeko; herritar gazte erantzunkide, kontziente, proaktibo eta emantzipatuak sustatzeko; Udalaren eta irundar gazteen arteko lan esparru bat sortzeko, gazteak ezagutzeko eta haiekin konektatzeko, kontrastatzeko, eztabaidatzeko eta eraikitzeko bide ematen duen harreman horizontal eta orekatu batean oinarritua.
Alde horretatik, bereziki interesgarriak dira Irungo gazteek ikerketa eta ekintza proiektuaren garapenean zuzenean eta aktiboki parte hartzeko proposamenak.
Erabiltzen den metodologiaren originaltasun eta berritasuna baloratuko da, baita proposamenaren barruan hausnarketari irekita dauden prozesuak sartzea ere, herritar gazteen esperimentazioa eta baterako ikaskuntza sustatzen dutenak.

ZENBATEKOA
- 8.000,00 €-ko beka bat.
Diru horri dagozkion atxikipenak egin beharko zaizkio, PFEZaren gaineko arauek jartzen dutena aintzakotzat hartuta, eta bidezko diren gainerako zergak ere kendu behar dira.

BALORAZIO IRIZPIDEAK
Deialdia ikusi.

IRAUPENA
8 hilabete, esleipena egiten denetik kontatuta, eta amaierako emaitza edo entregatzen dena formatu-proposamen askotarikoa izan ahalko da: proiektua, prozesua edo ekintza (hedapen materiala, lankidetzako prozesuak eta/edo partaidetzakoak…).

DIRULAGUNTZAREN ORDAINKETA
Ordainketa modu honetan egingo da, izapide administratiboak burutu ondoren:
- Kopuru osoaren %40, beka ematen den une berean, aurreordainketa moduan.
-Kopuru osoaren %40, beka ematen zaionetik lau hilabetera, horretarako egindako lanaren eta egingo duenaren azalpen-txostena aurkeztu ondoren, 10. puntuaren arabera.
- Gainerako %20a, zortzi hilabeteak igaro eta bekaren indarraldiaren amaieran, emaitzak aurkeztu ondoren.
Lana bukatuko ez balitz bekadunak emandako diru guztia itzuli beharko lioke Udalari, sortutako kalte eta galerengatik Udalak eska dezakeen indemnizazioaren kaltetan gabe. Ikerlanak sor ditzakeen gastuak bekadunaren kontura joango dira.

X