2021/ ETXEBIZITZETAN EFIZIENTZIA ENERGETIKOA HOBETZEKO DIRU-LAGUNTZAK

Egoitza elektronikoan tramitatu
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Zenbatekoa Ikusi behaketak (Observaciones)
Hartzaileak Irungo etxebizitzetan egindako ekintzak
Baldintzak - “Etxebizitzetan kanpo-arotzeria kristalduna berritze” eta “Isolamendu termikoa gehitzea inguratzailearen barrualdean (estradosean) edo tarteko aire ganberan” kasuetan udal lizentzia beti da beharrezkoa.
- "Etxebizitzetako galdarak berritze (ACS edota berokuntza)” kasuetan udal lizentzia behar da kasuaren arabera.
- Lizentzia beharrezkoa den kasuetan, diruz-lagunduko dira soilik lanak hasi baino lehen udal baimena lortu duten jarduerak.
- Diruz-lagunduko dira soilik aurreko urteko urriak 31 ondoren amaitutako jarduerak eta eskaera honen datarako amaituta daudenak.
**BEGIRATU BALDINTZA TEKNIKOAK BERARIAZKO ERANSKINEAN**
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac) eskatzailearen edo Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
- HAZ (San Martzial, 2.) Zuretzat erosoago egiteko eskatu HITZORDUA. Begiratu ordutegia web loturan.
Epe irekiera data 18-06-2021
Epe amaiera data 31-10-2021
Beharrezko dokumentazioa - Faktura xehetua (begiratu zehaztasunak oinarrietan) eta banku-ordainagiriak.
*Fakturak ez baditu oinarrian aipatutako xehetasunak jasotzen, aurrekontua erantsi beharko da, non agertuko diren eskatutako datuak.
*Ordainketak esku-dirutan egin daitezke soilik 1.000€-tik beherako operazioetan. Kasu horietan, obrak egin dituen kontratistak edo enpresak sinatu eta zigilatu beharko ditu fakturak, eta berariaz jaso beharko da haren ordainketa/kobrantza.
*Ordainketa geroratuak: jabeen erkidegoak sinatutako eta onartutako aurrekontua eta enpresa kontratistaren eta jabeen erkidegoaren artean adostutako eta sinatutako ordainketa-konpromiso geroratua (jabeen erkidegorik ez badago, jabe guztiek sinatuta)

Etxebizitzaren maizterrak, alokairuan bizi den pertsonak, egiten badu eskaera:
- Alokairu kontratua.
- Etxebizitzaren jabearen baimena.

a) Isolamendu termikoa gehitzea inguratzailearen barrualdean (estradosean) edo tarteko aire ganberan:
- Etxebizitzaren efizientzia energetikoaren ziurtagiria, diruz laguntzeko eskatzen den jarduketaren AURREKOA ETA OSTEKOA, eta Euskadiko Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien Erregistroan inskripzioen frogagiriak.

b) Kanpo-harotzeria beireztatua berritzea (leihoak edo lehio-ateak) etxebizitzetan.
- Erabilitako beirari buruzko informazioa:
*Jartzen diren leiho berrien argazkiak, haiek identifikatzeko moduan.
*Ug Transmitantzia termikoaren entseguen emaitzak
*Instalatutako beiren pegatina justifikagarriak (jatorrizkoak edo fotokopiak) edo eskaeraren albaranak.
- Instalatutako leihoetako markoei buruzko informazioa (CE markatzeko etiketak).

b) Galdarak (UBS eta/edo berokuntza) berritzea etxebizitzetan.
- Instalazioaren ziurtagiria, ereduaren arabera
- Instalatutako galdararen etiketa energetikoaren argazkia.
Dokumentazio gehigarria (soilik presentzialki) - Eskaera-orria (ereduaren arabera)
- Eskatzailearen NAN.
- Ardurapeko aitorpena (ereduaren arabera)
- Bestelako diru-sarreren aitorpena (ereduaren arabera).
Web

Oharrak

DIRU-LAGUNTZA JASO DEZAKETEN JARDUERAK

a) Isolamendu termikoa gehitzea inguratzailearen barrualdean (estradosean) edo tarteko aire ganberan
Diru-laguntzen zenbateko maximoa: Kontzeptu horrengatik eginiko inbertsioaren %30a, 1.500 euroko mugarekin.

b) Kanpo-arotzeria beiraztatua berritzea (leihoak edo leiho-ateak) etxebizitzetan.
Diru-laguntzen zenbateko maximoa: Kontzeptu horrengatik eginiko inbertsioaren %30a, leihoen m2 bakoitzeko 400 euroko mugarekin, eta nolanahi ere, etxebizitzako 1.500 euroko mugarekin (begiratu xehetasunak oinarrietan).

c) Galdarak (UBS eta/edo berokuntza) berritzea etxebizitzetan.
Diru-laguntzen zenbateko maximoa: 700€


TRAMITAZIOA ETA ORDAINKETA
- Diru-laguntzak tramitatuko dira eskaerak aurkezten diren hurrenkera errespetatuz, eta diru-laguntza lerro bakoitzerako dagoen kreditua agortu arte onartuko dira eskaerak.
- Diru-laguntzaren zenbatekoa -hura bakarrik hartuta edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin batuta- inola ere ez da izango diruz lagundutako jardueraren kostua baino handiagoa.
- Diruz laguntzeko moduko gastutzat ez dira onartuko: fakturatutako ondasun edo zerbitzuak erosteagatik ordaindutako BEZ eta, orokorki, edozein tributu edo inbertsioaren ondorioz ordaindu beharreko gastu finantzarioak.
- Diru-laguntza ordainketa bakarrean emango da.
- Ez emateko arrazoi bakarra baliabide ekonomikorik ez dagoelako bada, hurrengo ekitaldian erabaki ahal izango dira beti ere horretarako deialdia egiten bada.

X