2021 Eskaera/ URTEKO EDO DENBORALDIKO KIROL JARDUERARI DIRU-LAGUNTZA

Egoitza elektronikoan tramitatu
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Zenbatekoa 30.000,00 euro.
Hartzaileak Klubak eta kirol elkarteak
Baldintzak - Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroaan izena emanda agertzea
- Elkartearen egoitza Irungo udalerrian errotuta edukitzea.
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
Epe irekiera data 18-06-2021
Epe amaiera data 19-07-2021
Beharrezko dokumentazioa - Gauzatu beharreko proiektua deskribatuko duen memoria (1 Imprimakia ereduaren arabera).
- Diru-sarrera eta gastuen aurrekontua (eredu orokorraren arabera).
- Kirolari federatuen zerrenda, dagokion denboraldikoena, kirol klub eta/edo entiatekoak betiere, dagokion Federazioak egina. Honetan, aintzat hartuko dira haur- eta kadete-mailetarako eskola-lizentziak ere. Bakarkako kirolen kasuan, kirolari bakoitzaren lehia-maila ere jaso beharko du zerrendak
- Indarrean dagoen teknikari lizentziadunen zerrenda eta haien kategoria, dagokion Federazioak egina. Kirol titulazio akademikoa (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan Lizentziatua edo/eta, Gorputz eta Kirol Ekintzen Animazioan Teknikaria) daukan teknikariren bat egonez gero, tituluaren kopia aurkeztu beharko da.
Web

Oharrak

DIRU-LAGUNTZEN ORDAINKETA.
Ordainketa bi txandatan egingo da, betiere aurretik dagozkion administrazio-izapideak eginda
Haietako lehena, onetsitako diru-laguntzaren guztizko kopuruaren %50eko zenbatekokoa.
Bigarren ekarpena, gainerako %50ari dagokiona, entitate jasotzaileek egiaztapen-dokumentazioa aurkeztu ondoren, hala badagokio, ordainduko da.

X