2021 Eskaera/ OROIMEN HISTORIKOA BERRESKURATZEKO PROIEKTUEI DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIA

Egoitza elektronikoan tramitatu
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Zenbatekoa 30.000,00 euro
Hartzaileak Irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuak
Baldintzak Ikusi deialdiaren berariazko eranskina
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
Epe irekiera data 18-06-2021
Epe amaiera data 19-07-2021
Beharrezko dokumentazioa - Gauzatu beharreko proiektua deskribatuko duen memoria egokituko da "MEHI1 Inprimakia - Diru-laguntzen eskaera garapen-lankidetza proiektuetarako".
- Eskaera egiten duen erakundearen arduradunaren NANaren fotokopia eta hura legez ordezkatzen duela azaltzen duen ziurtagiria.
- Erakunde eskaera-egilearen Estatutuak eta curriculuma: kideak, helburuak, garatutako jarduerak, eta abar.
- Identifikazio Fiskalaren Kodearen dokumentuaren fotokopia.
- Azkeneko ekitaldiko gainditutako Urteko Kontuak.
- Banku edo aurrezki erakunde batek eginiko dokumentua, erakunde eskaera-egilea hango kontu korronte baten titularra dela agiaztatzen duena.
Web

Oharrak

DIRU-LAGUNTZA JASO DEZAKETEN PROIEKTUAK
Dirulaguntza eskatzen duten proiektuek jarduera hauetako bat edo batzuk izan beharko dituzte:
- Egitateak berreraikitzeko eta 1936-1945 aldiko errepresioarekin lotutako prozesuak dokumentatzeko tokiko ikerketa-jarduerak.
- Egitateak eta pertsonak, batez ere emakumeak, aitortzeko eta oroitzeko ekimenak.
- Irunen jardunaldiak, mintegiak, topaketak edo antzeko ekitaldiak antolatzea.
- Ikus-entzunezko erakusketak, ekoizpenak eta argitalpenen edizioa.
- Udalerriarekin lotutako memoria historikoa transmititzeko programak, belaunaldi gazteenei zuzenduak.

Behar bezala justifikatutako kasuetan izan ezik, ez da dirulaguntzarik emango behar bezala ikertu diren proiektuetarako, ez eta arloaren iritziz interes historiko nahikorik ez duten proiektuetarako ere.

Proiektu guztiek nazioarteko gomendio eta protokoloekin bat etorri beharko dute, Nazio Batuetako Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoaren 2005/35 ebazpenean ezarritako egia, justizia eta erreparazioaren printzipioak kontuan hartuta.

X