2021 Eskaera/ KONTRATAZIORAKO LAGUNTZAK (Lanbideren ekarpena)

Egoitza elektronikoan tramitatu
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Zenbatekoa Kontratuko 3000€, 6000€ edo 9000€ arte.
Hartzaileak Irunen kokatutako enpresak, Irunen erroldatutako langabetuak kontratatzean.
Aurkezteko modua - WEB (www.irun.org/sac)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.

Bakarrik Herri administrazioekin harremanak elektronikoak izatera behartuta ez daudenak (deialdi honetarako, kolegiatuta egotera behartuta ez dauden langile autonomoak dokumentazioa bere izenean aurkezten badute), aurkeztu ahal izango dute hemen:
- SAC/HAZ (San Martzial, 2.) Begiratu ordutegia web loturan.
Epe irekiera data 25-12-2021
Epe amaiera data 15-02-2022
Beharrezko dokumentazioa - Eskainitako/betetako lanpostuaren memoria deskriptiboa (edukia begiratu Deialdian)
- Aldeek sinatutako lan kontratua, non adieraziko den Lanbideko erregistroa.

KONTRATU EGILEARI DAGOKIONEZ:
- Kontratu egilearen aitorpena "Sustapen Ekonomikoko Dirulaguntzak - Bestelako Datuen Inprimakia"-ren arabera.
- Gizarte Segurantzaren bataz besteko langile kopuruareren inguruko txostena,2020ko ekitaldiari dagokiona.
Eskaera egitean ordezkaritza ez bada egiaztatuta geratu (entitatearen ordezkariaren ziurtagiri elektronikoan edo Irungo Udalaren Ordezkarien Erregistroan):
- Legezko ordezkaritzaren NAN fotokopia eta bere kasuan ahalduntze-eskritura.

KONTRATATUTAKO PERTSONARI DAGOKIONEZ:
- Kontratatutako pertsonaren NAN fotokopia
- KONTRATATUTAKO PERTSONAREN Erantzukizunpeko aitorpena (ereduaren arabera)
- Lanbidek egindako "Inskripzio-aldien txostena" dokumentua, kontratazioa hasi ondorengoa
- Langilearen lan-bizitza osoa, Gizarte Segurantzak emana eta diru-laguntzaren xede den kontratua hasi ondoren emana

Kontratatutako pertsona dirulaguntza gehiago duen kolektibo baten kide bada, dagokinaren arabera:
- DBE/RGI-ren titularra edo onuraduna izatearen egiaztagiria.
- Iraunaldi luzeko langabezia egiaztatzen duen Lanbideren txostena.
(35 urtetik beherako edo 55 urtetik gorako kontratatutako pertsonen adina ofizioz egiaztatuko da).
Dokumentazio gehigarria (soilik presentzialki) - Eskaera orria (ereduaren arabera)
- Bestelako diru-sarreren aitorpena (ereduaren arabera)
- Ardurapeko aitorpena (ereduaren arabera)
Web

Oharrak

XEDEA
Irungo udalerrian dauden enpresei ohiko merkatuan langabe izan eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dauden eta Irunen erroldatuta dauden pertsonen kontratazioa erraztea.


DIRU-LAGUNTZAREN ZENBATEKOA
Kontratatutako pertsonen soldata eta gizarte segurantza kostuen %75 arte.
- Lanaldi osoko 3 (HIRU) hilabeteko lan kontratu bakoitzeko 3.000 euro.
- Lanaldi osoko 6 (HIRU) hilabeteko lan kontratu bakoitzeko 6.000 euro.

Deialdian zehaztutako kolektibo espezifikoen kasuan:
Kontratatutako pertsonen soldata-kostuen eta gizarte-segurantzako kostuen %100eraino, 9.000 euroko mugarekin 6 (SEI) hilabeteko edo gehiagoko lanaldi osoko lan-kontratu bakoitzeko.

Diru-laguntzaren zenbateko guztiak % 10 gehituko dira kontratuak emakumeekin egiten direnean. Diru-laguntzaren azken
zenbatekoak, gehikuntza horiek aplikatzean, ezin izango du gainditu erakunde edo enpresa kontratatzailearen konturako soldata-kostuen eta gizartesegurantzako kostuen % 100.


BATERAGARRITASUNA BESTE DIRU-LAGUNTZEKIN
Laguntza hauek bateraezinak izango dira kontzeptu eta helburu berdinagatik eman dakiekeen beste edozein diru-laguntzekin, Gizarte Segurantzak emandako hobariak direnean izan ezik.


ENPRESA ONURADUNEN BETEBEHERRAK
- Lantokia Irunen (ofizioz egiaztatuko da JEZ/IAE arabera)
- Zergekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ordainduta edukitzea.
- Lan alorrean eta laneko arriskuen prebentzioan indarrean dagoen arautegia betetzea.
- Kontratatutako pertsonari bere lana egiteko behar duen materiala eta jantziak ematea.


KONTRATATUTAKOEN BETEKIZUNAK
- Herrian erroldatuta egotea kontratazioari hasiera ematen zaion egunean, bai eta, oinarri hauek argitaratzen diren egunean. Irungo Udalak ofizioz egiaztatuko du.
- Langabe gisa agertzea eta enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egotea Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan.
- Ahaidetasun-loturarik ez edukitzea, alde batetik, ez enpresaburuarekin edo enpresa kontrolatzen dutenekin, ez zuzendaritzako karguekin edo, hala dagokionean, ez enpresa kontratugilearen Administrazio Kontseiluko kideekin, eta, bestetik, ezta haien ezkontideekin, ondorengoekin eta bigarren mailarainoko odolkidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko ahaidetasun-lotura duten gainerako ahaideekin ere.
- Enpresa batek ezingo du langile bera kontratatu aurreko deialdietan diruz lagundua izan bada.


KONTRATUAREN BETEKIZUNAK
- Kontratuak 3 (HIRU) hilabete edo 6 (SEI) hilabeteko iraupena izango du eta lanaldi osoan izango da.
- Edozein lan-kontratu modalitateren bidez formalizatu ahalko da, prestakuntza eta ikaskuntza kontratua izan ezik.
- Lan-kontratuak kasu bakoitzean gutxienez exijitutako edo diruz lagundutako iraunaldia baino lehen iraungiz gero, itzuli egin beharko da emandako diru-laguntza. Horren salbuespena izango da iraungitzea entitate kontratugilearen borondatez egin ez izana; orduan, lan-kontratuak benetan iraun duenaren proportzioan murriztuko da diru-laguntzaren zenbatekoa.
- Proba aldia aplikatzeagatik edo entitate kontratugilearen borondatezkoak ez diren inguruabarrengatik diru-laguntza jasotzeko eskubidea eman duen kontratua iraungitzen denean, entitate onuradunak aukeratu ahalko du bi hauen artean: edo emandako diru-laguntzaren zati proportzionalari uko egin edo aurreko pertsona ordezkatuko lukeen beste pertsona bat kontratatu, diru-laguntza jasotzeko eskubidea eman duen kontratuak irauten duen denbora osatu arte, betiere oinarrietan eta emakidaren ebazpenean ezarritako betekizunak betez gero eta horrez gain, bi kontratu horien artean ez da egon behar hilabete bat baino gehiagoko tarterik.
- Kontratuak hasi beharko dira 2021eko urtarrilaren 01a eta 2021eko abenduaren 31a bitartean, eta diruz lagungarri den epealdia 2022eko ekainaren 30ean amaituko da, data horretatik aurrera irauten duen ala ez kontuan hartu gabe.

ORDAINKETA
Ordainketa bi zatitan egingo da.
- Diru-laguntzaren %50a, hasieran, konturako ordainketa kontzeptuan, dirulaguntza ematen dela dioen ebazpena egiten denetik hilabeteko epean.
- Gainerako %50, likidazioari lotua, diruz lagundutako kontratazioaren aldia amaitzen denean ordainduko da, aurrez agiri bidez frogatuta nomina eta gizarte segurantzaren kontzeptupean eginiko ordainketak.
Eskaerarekin batera justifikazio dokumentazioa aurkeztuz gero, laguntzaren %100a ordainduko da, ordainketa bakar batean.
(justikazioari buruzko informazioa erlazionatutako fitxan kontsultatu).

X