2021 Eskaera/ GARAPENERAKO LANKIDETZA PROIEKTUEI DIRU-LAGUNTZA NOMINATIBOAK
Erakunde emailea | AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA |
---|---|
Hartzaileak | Irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuak |
Baldintzak | 2021erako onartutako udal-aurrekontuaren arabera, diru-laguntza izendunen lerro honetako erakunde onuradunak honako hauek dira: - GKE Behar Bidasoa - GKE D.O.A. (Denok Osasunaren Alde) - GKE Gure Laguntza - GKE Proyde-Proega - GKE Tadamum - GKE Taupadak - GKE Txingudi Vida |
Aurkezteko modua | - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac) *erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT *Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin. |
Epe irekiera data | 26-07-2021 |
Epe amaiera data | 27-08-2021 |
Beharrezko dokumentazioa | - Gauzatu beharreko proiektua deskribatuko duen memoria egokituko da "COOP1 Inprimakia - Diru-laguntzen eskaera garapen-lankidetza proiektuetarako". - Eskaera egiten duen erakundearen arduradunaren NANaren fotokopia eta hura legez ordezkatzen duela azaltzen duen ziurtagiria. - Erakunde eskaera-egilearen Estatutuak eta curriculuma: kideak, helburuak, garatutako jarduerak, eta abar. - Identifikazio Fiskalaren Kodearen dokumentuaren fotokopia. - Azkeneko ekitaldiko gainditutako Urteko Kontuak. - Banku edo aurrezki erakunde batek eginiko dokumentua, erakunde eskaera-egilea hango kontu korronte baten titularra dela agiaztatzen duena. - Tokiko gizarte erakunde edo bazkideak izaera juridikoa duela eta irabazi asmorik gabea dela egiaztatzen duen dokumentazioa, baita dituen esperientzia, ahalmena eta kaudimena ere. - Proiektuan parte-hartzearen ziurtagiria edo abala, tokiko instituzio publiko ordezkagarri eta demokratiko batena, bidezkoa bada. - Irunen egiteko sentsibilizazio edo garapenerako hezkuntzarako ekintza publikoaren proposamena. |
Web |
Oharrak
DIRU-LAGUNTZA JASO DEZAKETEN PROIEKTUAK
Diruz lagungarriak izango dira garatzen ari diren herrialdeetako kolektibo edo eremurik behartsuenetako premiak asetzera xedatzen direnak; herrialde horiek OCDEren Garapenerako Laguntzako Batzordearen Laguntza Hartzaileen Zerrendan daudenak dira. Jarduera sektoreen artean, ondokoak bultzatzen dituzten ekintzak izango dira:
a)Bizi-baldintza duinen sustapena, bereziki zailtasun handienak dauzkaten populazioaren sektoreentzako oinarrizko gizarte zerbitzuetan indar eginez: osasun arreta primarioan, oinarrizko hezkuntza, etxebizitza, ura, saneamendua, programak.
b)Haurrei zuzendutako arreta.
c)Emakumezkoa gune guztietan zuzentasunez integratzeko sustapena, genero-indarkeriaren aurkako prebentzio-lana azpimarratuz eta erabaki-hartzean parte-hartzea sendotuz (jabekuntza) tokiko nahiz eskualdeko nahiz nazioko eremuetan.
d)Giza eskubideak defendatu, sustatu eta zabaltzea.
e)Komunitatea eta garapen demokratikoa indartzea, ordezkari den tokiko erakunde publiko eta demokratiko baten parte hartzearekin edo abalarekin.
f)Biztanleen jabekuntza bultzatzen duten prestakuntzako eta laguntza teknikorako proiektuak.
g)Kultur, hizkuntza edo nortasun gutxiengoak babesten laguntzea, estaturik gabeko herriei eta lurraldeei arreta berezia emanez.
h)Garapen sozio-ekonomiko iraunkorra:
- Ingurumena errespetatzen duten tokiko ekonomia sustatzeko proiektuak (iraunkortasun ekologikoa).
- Laneratze-gizarteratzea: kolektibo ahulen enplegua eta lanbide-prestakuntza sustatzea.
i)Elikaduraren burujabetzaren. Nekazaritza ekologikoaren eta Bidezko Merkataritzaren defentsa.
PROIEKTUEK HELBURU DUTEN BIZTANLERIA
Proiektuek honako biztanle-multzo hauetakoren bat izango dute lehentasunezko helburu:
a)Kolektibo ahuletakoak diren emakumeak.
b)Ahulezia-egoeran dagoen haurtzaroa.
c)Mehatxupean dauden gutxiengo etnikoak.
d)Landa eremuko biztanleria pobreak edo hirietan auzo baztertuetan bizi direnak.
e)Biztanleria errefuxiatuak edo baztertuak edo berregokitze prozesuan daudenak.
f)Proiektuaren xedeko herrialdeetako immigranteak eta emigratu itzuliak.
g)Giza Eskubideak, Giza Garapena eta Garapen Iraunkorra defenditzen dituzten gizarte-erakundeak.
Erlazionatutako dokumentuak
Erlazionatutako bekak/dirulaguntzak
- 2021 Justifikazioa/ GARAPENERAKO LANKIDETZA PROIEKTUEI DIRU-LAGUNTZA NOMINATIBOAK
- 2021 Justifikazioa/ GARAPENERAKO LANKIDETZA PROIEKTUEI DIRU-LAGUNTZAK
- 2022 Justificación/ SUBVENCIONES NOMINATIVAS A PROYECTOS DE COOPERACIÓN AL DESARROLLO EN PAÍSES EMPOBRECIDOS
- 2022 Justifikazioa/ GARAPENERAKO LANKIDETZA PROIEKTUEI DIRU-LAGUNTZAK
- 2022 Justifikazioa/ OROIMEN HISTORIKOA BERRESKURATZEKO PROIEKTUEI DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIA
Datuen Babeseko info. gehiago