2021 Eskaera/ ESKOLA KIROLARI DIRU-LAGUNTZAK

Egoitza elektronikoan tramitatu
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Zenbatekoa 20.300,00 euro.
Hartzaileak Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeek eta kirol klubak
Baldintzak a) Eskola Kirolaren Programan parte-hartzea eta/edo haur- eta kadete-mailetako taldeak izena emanda edukitzea eskola-kirolean parte hartzeko ibilbidean (GKP)..
b) Tokiko kirol-sistema sortzeko oinarri den aldetik, Gipuzkoan Eskola Kirolari buruz indarrean dagoen araudiak xedatzen duena betetzea.
c) Ikastetxeen kasuan, eskola kiroleko koordinatzaile bat izendatu beharko dute, eta horrek erregulartasunez joan beharko du eskola-kirolaren arretarako tokiko egituraren saioetara, eta eskola-kirolaren programan parte hartzen duten kirolariak Aldundiak ikastetxeen eskura jartzen duen programan inskribatu beharko ditu
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
Epe irekiera data 18-06-2021
Epe amaiera data 19-07-2021
Beharrezko dokumentazioa - 12 eta 13 inprimakiak: Haur- eta kadete ala GKP-mailetan eskola-kiroleko parte-hartzeko lehiaketan izena emandako taldeen zerrenda (berariazko ereduaren arabera)
- Aurrekontu ekonomikoa (eredu orokorra)
Web

Oharrak

ESKAERAK BALORATZEKO IRIZPIDEAK
Eskola-jarduera bakoitzeko diru-laguntzetarako guztizko kopurua bi kontzeptutan zatituko da
Alde batetik, eskola kirolako jarduerentzat onetsi den zuzkidura ekonomiko guztiaren %80ri dagokion zenbateko bera erabiliko da Irunen Eskola Kirolako jarduera programan inskribatzen diren kirolari guztientzat, betiere Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako datuetan oinarrituta. Balio horrek erabakiko du, ikastetxe bakoitzak inskribatuta daukan kirolari-kopuruaz biderkatuta, Zentro bakoitzeko diru-laguntzaren zenbatekoa.
Bestalde, onetsi den zuzkiduaren %20ri dagokion zenbateko bera erabiliko da GKPko edo eskola eskola kirolaren parte-hartze ibilbideko kirol lehiaketetan parte hartuko duten haur- eta kadete-mailako taldeen jardueretarako.

DIRU LAGUNTZEN ORDAINKETA.
Diru-laguntzak entrega bakar batean ordainduko dira; izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako datuak adierazitako jarduera egiten ari dela egiaztatzeko frogagiriak izango dira.

X