2021 Eskaera/ COVID-19AREN ONDORIOAK ARINTZEKO HITZARTUTAKO MIKROKREDITUEN FINANTZA GASTUAK MINORATZEKO LAGUNTZA

Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Zenbatekoa 20.000 €
Hartzaileak Irungo jatetxeak, kafetegiak, kafeak edo tabernak eta dantzaleku eta diskotekak
Baldintzak - Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (JEZ) Irunen altan emanda egotea 2020-03-14 egunean. Taxi jardueren kasuari, gainera, 2020-03-14 egunean indarrean zegoen udal lizentzia izan beharko dute Irunen (ofizioz egiaztatuko da).

- Pertsona fisikoa norberaren konturako langilea edo autonomoa, eta, pertsona juridikoen kasuan, 50 langile baino gutxiagoko enpresa izatea (dokumentalki egiaztatu beharko da beranduagoko justifikazio fasean).

-Maileguaren zenbatekoa: 10.000,00.-€ gehienez ere.
-Epea: 4 urte arte, nahiz eta gabeziako urte bat gehigarri izan ahalko dituen.
-Xedea:
a) likidezia-beharrak estaltzea.
b) egitura-gastuak finantzatzea COVID-19ak jarduera ekonomikoan izan duen eragina leuntzeko.
-Interes-tasa nominala: interes-tasa nominala ez da izango % 4 baino gehiagokoa.


- Irungo Udalarekiko, Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak egunean izatea (ofizioz egiaztatuko da).
Aurkezteko modua EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac): "Autonomo/mikroenpresentzat dirulaguntza ESKAERA"

- Norberaren konturako langileak edo autonomoak (NAN edo AIZ bidez identifikatzen direnak)
*IrunTxartela, NANe, Izenpe edo bestelako ziurtagiriarekin.

- Sozietateen edo Ondasun-komunitateak (IFK bidez identifikatzen direnak)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT edo bestelakoa.

Kasu guztietan, eskaria aurkeztu ahal izango da ere:
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe, Izenpe edo bestelako ziurtagiriarekin.

Eskaera elektronikoki aurkezteko gaitasun edo baliabideak ez izatekotan, alarma egoeraren ondorioz agindutako mugitzeko askatasuna dela izapide administratiboak presentzialki egitera joateko aukerarik ez dagoenez, salbuespen gisa, eskaria aurkeztu ahal izango da ere:
*Aurrekoen ezberdina den pertsona baten IrunTxartela, NANe, Izenpe edo bestelako ziurtagiriarekin,

Azken kasu honetan dirulaguntzaren xede den pertsona edo enpresaren baimena izan beharko du. Irungo udaletxeak edozein momentuan eska dezake baimentze hori egiazta dezala, eta egiaztatzea posible ez denean, dagokion erantzukizun zibila edo penala eskatu ahalko zaio.
Epe irekiera data 03-07-2021
Epe amaiera data 31-10-2021
Beharrezko dokumentazioa - Gizarte Segurantzaren txostena, kreditua formalizatzen den eguneko langileen batez besteko plantilLari buruzkoa, hala badagokio.
- Mailegua eman edo formalizatu dela egiaztatzen duen bankuaren agiria, jasotzen duena noiz eman/formalizatu zen, zer zenbateko eskatu den eta zer baldintza adostu diren (iraupena, interes-tasa, etab.).
- Maileguaren bizitzari dagokion amortizazio-taula osoa.
- Beste instituzioen, erakundeen eta abarren aurrean egindako helburu berdinarekin beste dirulaguntza eskaerak edo dagoeneko jasotakoak.

Dirulaguntza jasotzeko adierazitako banku kontua, eskainitakoen ezberdina bada:
- Dirulaguntzaren eskatzaile den pertsona/enpresa kontu horren titularra dela egiaztatzen duen agiria.
Web

Oharrak

DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA ETA ORDAINKETA
Aurkeztutako amortizazio-taulako interesen zenbatekoaren % 100 izango da dirulaguntzaren zenbatekoa, 500,00 € gehienez.
Irungo Udalak ordainketa bakarrean ordainduko du dirulaguntza, hilabeteko epean, eskabidearen aldeko ebazpena ematen denetik hasita.

KONPROMISOAK
Laguntza honen onuradunak konpromisoa hartzen du laguntzaren zenbatekoa erabiltzea maileguaren aldez aurretik 2021an amortizatzeko.

X