2021/ EFIZIENTZIA ENERGETIKOA HOBETZEKO DIRU-LAGUNTZAK - INGURATZAILE TERMIKOAN LANAK (FATXADA ETA TEILATUEN ISOLAMENDUA)

Egoitza elektronikoan tramitatu
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Zenbatekoa Ikusi oharrak
Hartzaileak Etxebizitza eraikinen jabeak
Baldintzak - Diruz lagundu daitezkeen jarduerak deialdia argitaratzen den hurrengo eguna eta 2021eko urriaren 30 bitartean bukatuta egon behar dute.
- Jarduerak diruz lagungarriak izateko etxebizitzaren berokuntzarako edo hozketarako urteko guztizko energia eskaria (ziurtagiri energetikoak egiaztatzen duena) % 30 jaitsi beharko da gutxienez jarduketen aurrekoaren aldean.
**BEGIRATU BALDINTZA TEKNIKOAK BERARIAZKO ERANSKINEAN**
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac) eskatzailearen edo Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
- HAZ (San Martzial, 2.) Zuretzat erosoago egiteko eskatu HITZORDUA. Begiratu ordutegia web loturan.
Epe irekiera data 18-06-2021
Epe amaiera data 31-10-2021
Beharrezko dokumentazioa - Obra amaierako ziurtagiria zuzendaritza fakultatiboak izenpetua, obran zehar berorren ikuskaritza teknikoa derrigorrezkoa izan den kasuan (derrigortasun hori baimenaren erabakian adieraziko da).
- Eraikinaren Ikuskaritza Teknikoaren txostena (EIT-ITE).
- Eraikinaren efizientzia energetikoaren ziurtagiria AURREKOA ETA OSTEKOA, eta Euskadiko Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien Erregistroan inskribatu izanaren frogagiriak.
- Obra/instalazioen faktura edo amaierako likidazioa eta haien ordainketaren banku-justifikazioak
*Fakturak ez baditu oinarrian aipatutako xehetasunak jasotzen, aurrekontua erantsi beharko da, non agertuko diren eskatutako datuak.
*Ordainketak esku-dirutan egin daitezke soilik 1.000€-tik beherako operazioetan. Kasu horietan, obrak egin dituen kontratistak edo enpresak sinatu eta zigilatu beharko ditu fakturak, eta berariaz jaso beharko da haren ordainketa/kobrantza.
*Ordainketa geroratuak: jabeen erkidegoak sinatutako eta onartutako aurrekontua eta enpresa kontratistaren eta jabeen erkidegoaren artean adostutako eta sinatutako ordainketa-konpromiso geroratua (jabeen erkidegorik ez badago, jabe guztiek sinatuta)


Hurrengo kasuetan, gainera:
*Jabeen Komunitate bezala eratuta badago:
- Komunitatearen IFZ zenbakia eta akta, obrak/instalazioa egiteko erabakia jasotzen duena eta administrariari edo presidenteari komunitatea ordezkatzeko, dagokion laguntza kobratzeko eta haren ordainagiria igortzeko ahalmena ematen diona.
*Jabeen Komunitatea eratuta EZ badago:
- Eraikinaren jabe guztien NANaren fotokopia edo identifikazio-dokumentua.
Dokumentazio gehigarria (soilik presentzialki) - Eskaera orria (ereduaren arabera)
- Ardurapeko aitorpena (ereduaren arabera)
- Bestelako diru-sarreren aitorpena (ereduaren arabera)
Web

Oharrak

DIRU-LAGUNTZA JASO DEZAKETEN JARDUERAK
Berokuntzarako edo hozketarako energia eskaria jaisteko jarduketa oro hartuko da eraikinaren inguratzaile termikoa hobetzeko dirulaguntza jaso dezakeen jarduketatzat, fatxadan, estalkian edo inguratzaileko beste edozein paramentutan eta bizitegi eraikin kolektiboetan, familia bakarreko etxebizitza bakartuetan edo ilaran lerrokatutako etxebizitzetan egiten bada.

BAZTERTZEAK
- Udalaren iritziz higiezinetako irisgarritasuna hobetzeko beharrezkoak edo egokiak ez diren lan gehigarriak, hala nola, apaingarriak edo altzariak, armairuak, ispiluak, halogenoak edo antzekoak instalatzeko lanak.
- Sustatzaileek edo kontratistek berek egindako eraikin berrietan egiten diren lanak eta horrelakoetan gauzatzen diren proiektuak, eta Jabe bakarraren etxebizitza eraikin kolektiboetan egiten diren lanak eta horrelakoetan gauzatzen diren proiektuak, jabea pertsona fisikoa izan zein pertsona juridikoa izan.

DIRU-LAGUNTZEN ZENBATEKO MAXIMOA:
- Laguntza jaso dezakeen aurrekontuaren %30a (BEZ gabe), 25.000 euroko mugarekin.
- Laguntza jaso dezakeen aurrekontuaren kalkulurako ez dira kontutan hartuko udalaren iritziz higiezinetako efizientzia energetikoa hobetzeko beharrezkoak edo egokiak ez diren lan gehigarriak.

TRAMITAZIOA ETA ORDAINKETA
- Diru-laguntzak tramitatuko dira eskaerak aurkezten diren hurrenkera errespetatuz, eta diru-laguntza lerro bakoitzerako dagoen kreditua agortu arte onartuko dira eskaerak.
- Diru-laguntzaren zenbatekoa -hura bakarrik hartuta edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin batuta- inola ere ez da izango diruz lagundutako jardueraren kostua baino handiagoa.
- Diruz laguntzeko moduko gastutzat ez dira onartuko: fakturatutako ondasun edo zerbitzuak erosteagatik ordaindutako BEZ eta, orokorki, edozein tributu edo inbertsioaren ondorioz ordaindu beharreko gastu finantzarioak.
- Diru-laguntza ordainketa bakarrean emango da.
- Ez emateko arrazoi bakarra baliabide ekonomikorik ez dagoelako bada, hurrengo ekitaldian erabaki ahal izango dira beti ere horretarako deialdia egiten bada.

X