2021/ BIZITEGI ERAIKINETAN ETA ETXEBIZITZETAN IRISGARRITASUNA HOBETZEKO DIRU-LAGUNTZAK

Egoitza elektronikoan tramitatu
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Zenbatekoa Ikusi behaketak (Observaciones)
Hartzaileak Pertsona fisikoak edo Jabeen Komunitateak
Baldintzak Esskaera egiten den unean amaituta dauden jarduerak eta 2020ko urriaren 31z geroztik bukatuta.
Udal baimena beharrezkoa da obrak egiten hasi baino lehen.
**BEGIRATU BALDINTZA TEKNIKOAK BERARIAZKO ERANSKINEAN**
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
- HAZ (San Martzial, 2.) Zuretzat erosoago egiteko eskatu HITZORDUA. Begiratu ordutegia web loturan.
Epe irekiera data 18-06-2021
Epe amaiera data 31-10-2021
Beharrezko dokumentazioa - Instalazio/obren ezaugarrien laburpen-orria eta aurrekontua, eredu normalizatuaren arabera.
- Obra amaierako ziurtagiria zuzendaritza fakultatiboak izenpetua, obran zehar berorren ikuskaritza teknikoa derrigorrezkoa izan den kasuan (derrigortasun hori baimenaren erabakian adieraziko da).
- Diru-laguntzaren xedeko obrei buruzko faktura edo amaierako likidazioa eta haien ordainketaren justifikazioak, eta baita diru-laguntza eskatu dutenen oniritzia ere.
*Fakturak ez baditu oinarrian aipatutako xehetasunak jasotzen, aurrekontua erantsi beharko da, non agertuko diren eskatutako datuak.
*Ordainketak esku-dirutan egin daitezke soilik 1.000€-tik beherako operazioetan. Kasu horietan, obrak egin dituen kontratistak edo enpresak sinatu eta zigilatu beharko ditu fakturak, eta berariaz jaso beharko da haren ordainketa/kobrantza.
*Ordainketa geroratuak: jabeen erkidegoak sinatutako eta onartutako aurrekontua eta enpresa kontratistaren eta jabeen erkidegoaren artean adostutako eta sinatutako ordainketa-konpromiso geroratua (jabeen erkidegorik ez badago, jabe guztiek sinatuta)

Hurrengo kasuetan, gainera:
*Igogailua lehen aldiz instalatzea: ITE
*Jabeen Komunitate bezala eratuta badago:
- Komunitatearen IFZ zenbakia eta akta, obrak/instalazioa egiteko erabakia jasotzen duena eta administrariari edo presidenteari komunitatea ordezkatzeko, dagokion laguntza kobratzeko eta haren ordainagiria igortzeko ahalmena ematen diona.
*Jabeen Komunitatea eratuta EZ badago:
- Eraikinaren jabe guztien NANaren fotokopia edo identifikazio-dokumentua.
*Pertsona desgaituak edo mugikortasun arazoak dituztenak bizi direla egiaztatzea:
GFAren egiaztagiria.

*70 urtetik gorako pertsona bizi dela egiaztatzea:
NANaren fotokopia.
Dokumentazio gehigarria (soilik presentzialki) - Eredu normalizatuaren araberako eskaera; horretan, besteak beste, kontu-korrontearen zenbakia sartu beharko da, diru-laguntza ordaintzeko, eta obra egiteko lizentzia eta/edo baimena behar bada, haren erreferentzia (eskaera-data, sarrera-erregistroko zenbakia, espediente-kodea, edo erabakiaren data).
- Ardurapeko aitorpena (ereduaren arabera)
- Bestelako diru-sarreren aitorpena (ereduaren arabera).
Web

Oharrak

DIRU-LAGUNTZA JASO DEZAKETEN JARDUERAK

- Igogailuak lehen aldiz instalatzea etxebizitzetan.
Diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa: aurrekontu lagungarriaren %30 gehienez (BEZ sartu gabe), 25.000 euroko mugarekin.

- Igogailu bereziak (plataforma bertikalak, eskailerak saihesteko plataformak, eskailerak saihesteko aulkiak), arranpak eta bide publikotik ezkaratzera nahiz ezkaratzetik igogailura joateko egon daitekeen desnibela gainditzeko beste edozein.
Diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa: aurrekontu lagungarriaren %30 gehienez (BEZ sartu gabe), 12.000 euroko mugarekin.

- Pasabideak/ateak egokitzeko obrak egitea: zabalera, norabidea … eta/edo beharrezko mekanismoak/elementuak instalatzea (argi-etengailuak, atezain automatikoa, irekitzeko dispositiboak, …)
Diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa: aurrekontu lagungarriaren %30 gehienez (BEZ sartu gabe), 12.000 euroko mugarekin.

- Etxebizitzen barru aldeak egokitzea desgaituentzat, mugikortasun murritza dutenentzat eta/edo 70 urtetik gorakoentzat: bainuontziak kendu eta dutxak jartzea, pasoko ateak, txorrotak, argi eta gasaren sentsoreak, etab.
Diru-laguntzaren zenbatekoa gehienez: Obra zibilaren kontratu-aurrekontuaren %30a gehienez (BEZ sartu gabe). Gehienez 2.000€


DIRU-LAGUNTZARIK JASO EZIN DUTEN JARDUERAK:
- Eraikin berrietan promotore eta kontratista beroiek eginiko jarduerak.
- Jabe bakarreko etxebizitza anitzeko eraikinetan egiten diren jarduerak, jabea pertsona fisikoa edo juridikoa izanda ere.
- a, b eta c aukeretan: familia bakarreko edo bi-familiako villa motatako eraikinetan, isolatua edo adosatua, eginiko jarduerak.


ERAIKIN ERRESIDENTZIALEN BALDINTZAK
* 2000 urtea baino lehen eraikitakoak eraikinak izan behar dira.
* Behe solairua gehi beste bi solairu baino gehiagoko altuera (BS+2)
Eraikinen antzinatasun eta altuera baldintzen salbuespenak:
- Mugikortasun murritzeko pertsonak bizi diren eraikinak, beti ere egoera horretan aurkitzen badira etxebizitza okupatu ondoren edo 70 urtetik gorakoak badira.

TRAMITAZIOA ETA ORDAINKETA
- Diru-laguntzak tramitatuko dira eskaerak aurkezten diren hurrenkera errespetatuz, eta diru-laguntza lerro bakoitzerako dagoen kreditua agortu arte onartuko dira eskaerak.
- Diru-laguntzaren guztirako zenbatekoa inola ere ez da izango diruz lagundutako jardueraren kostua gainditzeko adinakoa, bera bakarrik edo beste subentzio edo laguntzak batuta.
- Diruz laguntzeko moduko gastutzat ez dira onartuko: fakturatutako ondasun edo zerbitzuak erosteagatik ordaindutako BEZ eta, orokorki, edozein tributu edo inbertsioaren ondorioz ordaindu beharreko gastu finantzarioak.
- Diru-laguntza ordainketa bakarrean emango da.
- Ez emateko arrazoi bakarra baliabide ekonomikorik ez dagoelako bada, hurrengo ekitaldian erabaki ahal izango dira beti ere horretarako deialdia egiten bada.

X