2021/ AUTOKONTSUMORAKO ENERGIA ELEKTRIKO FOTOVOLTAIKOA SORTZEKO INSTALAZIOETARAKO DIRULAGUNTZAK

Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Zenbatekoa Ikusi oharrak
Hartzaileak Etxebizitza kolektiboko eraikinak, etxe unifamiliarrak eta industri/zerb. enpr.
Baldintzak - Diruz lagundu daitezkeen jarduerak deialdia argitaratzen den hurrengo eguna eta 2021eko urriaren 31 bitartean bukatuta egon behar dute.
- Onuradunak instalazioari aplikatu beharreko araudiaren arabera egin beharko ditu jarduketak, nahitaez, eta instalazioaren osagaiek organismo eskudunak homologatuta egon beharko dute.
- Instalazioaren jabetza mantentzeko eta instalazioa egoera onean mantentzeko epe bat izango da, hamar urtekoa gutxienez.
(ikusi deialdian industria eta zerbitzu sektoreetako enpresen berariazko baldintzak)
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac) eskatzailearen edo Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
- HAZ (San Martzial, 2.) Zuretzat erosoago egiteko eskatu HITZORDUA. Begiratu ordutegia web loturan.
Epe irekiera data 18-06-2021
Epe amaiera data 31-10-2021
Beharrezko dokumentazioa - Proiektua deskribatzeko memoria tekniko ekonomikoa (ikusi xehetasunak deialdian).
- Faktura xehetua eta banku-ordainagiriak.
*Fakturak ez baditu oinarrian aipatutako xehetasunak jasotzen, aurrekontua erantsi beharko da, non agertuko diren eskatutako datuak.
*Ordainketak esku-dirutan egin daitezke soilik 1.000€-tik beherako operazioetan. Kasu horietan, obrak egin dituen kontratistak edo enpresak sinatu eta zigilatu beharko ditu fakturak, eta berariaz jaso beharko da haren ordainketa/kobrantza.
*Ordainketa geroratuak: jabeen erkidegoak sinatutako eta onartutako aurrekontua eta enpresa kontratistaren eta jabeen erkidegoaren artean adostutako eta sinatutako ordainketa-konpromiso geroratua (jabeen erkidegorik ez badago, jabe guztiek sinatuta)
- Instalazioaren eta berau osatzen duten elementu nagusien koloretako argazkiak – jarduketa egin aurreko egoera, hasierakoa, zein bukaerakoa irudikatu beharko dituzte –.
- Instalazioa martxan jartzeko akta.
- Energia Elektrikoaren Autokontsumoaren Administrazio Erregistroko inskripzio zenbakia edo, bestela, erregistro horretan inskribatzeko eskaeraren kopia, 244/2019 Errege Dekretuaren edo aplikatu beharreko arauaren arabera.

Etxebizitza kolektiboko eraikinen kasuan, gainera:
*Jabeen Komunitate bezala eratuta badago:
- Komunitatearen IFZ zenbakia eta akta, obrak/instalazioa egiteko erabakia jasotzen duena eta administrariari edo presidenteari komunitatea ordezkatzeko, dagokion laguntza kobratzeko eta haren ordainagiria igortzeko ahalmena ematen diona.
*Jabeen Komunitatea eratuta EZ badago:
- Eraikinaren jabe guztien NANaren fotokopia edo identifikazio-dokumentua.

Etxebizitza unifamiliarren kausan, etxebizitzaren maizterrak, alokairuan bizi den pertsonak, egiten badu eskaera:
- Alokairu kontratua.
- Etxebizitzaren jabearen baimena.

Industria eta zerbitzu sektoreetako enpresen kasua, gainera:
- Dagokion erregistroetan enpresa inskribatua egotearen ziurtagiriak.
Dokumentazio gehigarria (soilik presentzialki) - Eskaera orria (ereduaren arabera)
- Ardurapeko aitorpena (ereduaren arabera)
- Bestelako diru-sarreren aitorpena (ereduaren arabera)
Web

Oharrak

DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN JARDUERAK
Autokontsumorako energia elektriko fotovoltaikoa sortzeko eguzki panel fotovoltaikoen instalazio berrietan egiten diren inbertsioak, Energia elektrikoaren autokontsumoaren baldintza administratiboak, teknikoak eta ekonomikoak arautzen dituen apirilaren 5eko 244/2019 Errege Dekretuak arautzen duen modalitateren batekoak badira:
- Etxebizitza eraikin kolektiboetan.
- Familia bakarreko etxebizitzetan.
- Industria sektoreko eta zerbitzuen sektoreko enpresetan.

Eguzki energia fotovoltaikoa sortzeko instalazio hauek ez dira lagunduko diruz: Eraikingintzaren Kode Teknikoaren 1. puntuak (energia aurrezteko edo eraikuntzaren beste kalitate helburu batzuk lortzeko oinarrizko eskakizunak betetzeko H5 dokumentua aplikatzeko esparruak) inposatuta egikaritzen direnak.

DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA ETA DIRUZ LAGUNDU DAITEKEEN INBERTSIOA

Etxebizitza eraikin kolektiboak:
- Diruz laguntzen den inbertsioak 2.000 eurokoa izan beharko du gutxienez.
- Dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitekeen gastuaren % 50ekoa izan ahalko da gehienez ere, edo 10.000 eurokoa instalazio bakoitzeko.

Familia bakarreko etxebizitzak:
- Diruz laguntzen den inbertsioak 2.000 eurokoa izan beharko du gutxienez.
- Dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitekeen gastuaren % 50ekoa izan ahalko da gehienez ere, edo 2.000 eurokoa instalazio bakoitzeko.

Industria sektoreko eta zerbitzuen sektoreko enpresak:
- Diruz laguntzen den inbertsioak 10.000 eurokoa izan beharko du gutxienez.
- Dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitekeen gastuaren % 50ekoa izan ahalko da gehienez ere, edo 15.000 eurokoa instalazio bakoitzeko.

- Diruz lagundu daitekeen gastua kalkulatzeko, autokontsumorako energia elektriko fotovoltaikoa sortzeko instalazioa egikaritzeko ezinbestekoak diren gastuak hartuko dira kontuan.
- Zehazki, inbertsio hauek hartuko dira kontuan: sorkuntza elementuak, ainguraketa elementuak eta euskarriak, inbertsoreak, kableak eta babesgarriak, bateriak eta ingeniaritza eta/edo diseinu lanak –instalazioaren kostuaren % 10 izan ahalko dira gehienez-.
- Inbertsioaren ondoriozko gastu finantzarioak inolaz ere ez dira hartuko kontuan.

X