2021-22/ IRUNGO FAMILIETARAKO DIRULAGUNTZAK ESKOLA MATERIALA EROSTEKO ETA MERKATARITZARAKO LAGUNTZA: Eskaera

Egoitza elektronikoan tramitatu
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Zenbatekoa 200.000 € deialdirako
Hartzaileak Derrigorrezko Hezkuntzako ikasleen familiak eta Irungo merkatariak
Baldintzak OHARRAK IKUSI
Aurkezteko modua Eskaera egingo da www.irun.org/sac Egoitza Elektronikoan IRUNTXARTELA, DNIe edo IZENPE ziurtagiria erabiliz (ikusi web lotura)
IRUNTXARTELA ez badaukazu, eskatu ezazu (ikusi web lotura).
Epe irekiera data 02-07-2021
Epe amaiera data 30-09-2021
Beharrezko dokumentazioa Eskaera egiteko unean behar duzu:
- IRUN TXARTELA operatiboa eta pasahitza ezagutzea.
- Fakturen (edo faktura sinplifikatuen) datuak edo 2021/22 ikasturteko Testuliburuak eta Material Kurrikularraren Kudeaketa Solidariorako Programaren ordainagiriak: hornitzailearen IFZ/IFK, data, fakturaren zenbatekoa, eta diruz lagundu daitekeen zenbatekoa.
- Banku kontuaren zkia. (IBAN edo 20 digituak).
Web

Oharrak

BIZIKIDETZA UNITATEAREN BETEKIZUNAK
- Diru-laguntzaren hartzaile den adingabeak eta eskatzaileak Irungo helbide berean erroldatuta egon behar dute laguntza eskatzen den eguna baino lehenago.
- Adingabeak 2004tik 2015 arteko aldian jaiotakoa izango da, biak barne.
- Diru-laguntzaren hartzaile den adingabearen aitak, amak eta edo tutoreak eskatuko du.
- Derrigorrezko Hezkuntzako ikastaroetako batean (Lehen Hezkuntza eta DBH) matrikulatuta egongo da, EAEn edo beste Hezkuntza Sistema batean.

DIRU-LAGUNTZA JASO DEZAKETEN GASTUAK
ESKOLA MATERIALA IRUNGO ESTABLEZIMENDUETAN EROSTEA 2021EKO EKAINAREN 22TIK IRAILAREN 30RA:
*Idazteko materiala eta suntsigarriak:
- Idazteko tresnak, koadernoak, orriak, Marrazketa Teknikorako materiala, informatikako kontsumigarriak…
*Suntsigarria ez den materiala:
- Testu liburuak, koadernoak, sailkatzekoak, artxibatzekoak, estutxeak, kalkulagailuak, konpasak, motxilak, testuliburuak (Testuliburuak eta Material Kurrikularraren Kudeaketa Solidariorako Programakoak eta digitalak barne), separadoreak,...
*Eskolako jarduerako beharrezkoak diren janzteko artikuluak:
- Eskolako uniformea, mantalak, betaurrekoak edo lentilla zuzentzaileak, gorputz-hezkuntzarako arropa eta oinetakoak…
*Eskulanetarako elementuak:
- Arte Hezkuntzarako, Hezkuntza Plastikorako eta Bisualerako, Teknologietarako edo Musikarako (argizariak, olio-pinturak, pinturak, pintzelak…) eskulan elementuak
Kanpo geratzen dira eskola-kuota, arropa eta oinetako orokorrak, eguzkitako betaurrekoak, kirol-diziplina bateko kirolmaterial espezifikoa, ekipo informatikoak, hardware.


DIRU-LAGUNTZEN ZENBATEKOA, FAMILIAREN ERRENTAREN ARABERAKOA
Familia uniatearen diru-sarrera gordinak (€)
25.000,00 arte: 125 €/ikasleko
25.000,01 - 37.000,00: 100 €/ikasleko
37.000,01 - 50.000,00: 75 €/ikasleko
50.000,01tik aurrera: 0 €/ikasleko


ESKAERAN ADIERAZI BEHARREKO DATUAK
- Eskola materialan gastua egin izana egiaztatzen duen FAKTUREN DATUAK: data, establezimenduaren IFZ, zenbateko osoa, eta diruz lagungarria den zenbatekoa.
- BANKU KONTUA (IBAN edo 20 digitu). Eskatzailea kontuaren titularra izan behar du.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
- Errenta Aitorpena Gipuzkoan egin ez baldin bada, jasotako diru-sarrerak aitortzen dituen dokumentazioa gehitu beharko da.

IRUNGO UDALAK KONTSULTATUKO DITUEN DATUAK
- Eskatzailea (online identifikatzean), Bizikidetza-unitatea (Biztanleen Udal Erroldatik), diru-sarrerak (Foru Ogasunarekin sinatutako hitzarmenaren arabera) eta Gizarte Segurantzarekin egunean egotea (Gizarte Segurantzarekin sinatutako hitzarmena).

Diru-laguntza emateko eskatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten dokumentuak eskatu ahalko ditu Udalak. Emandako datuetan ageriko faltsukeria adieraziz gero, ukatu egingo da laguntza, edo itzuli egin beharko da dagoeneko ordaindu baldin bada, betiere eskatzaileak bere gain har litzakeen ardurez eta haietatik ondorioztatzen diren zigorrez gainera.

LAGUNTZAREN JAKINARAZPENA ETA ORDAINKETA
Betekizunak egiaztatu ondoren, aurkeztutako eskaerak ebatziko dira.
Emandako eta ezeztatutako laguntzen zerredan www.irun.org udal weborrian argitaratuko dira.
Eskatzaileei sms/email bitartez abisatuko zaie.
Dagokion kasuetan dirulaguntza ordainduko da adierazitako banku kontuan.

BATERAGARRITASUNA
Laguntza hauek beste edozeinekin bateragarriak dira, baita xede berekoekin ere.

X