2021-22/ GIZARTE-BAZTERKETAKO EGOERAN DAUDEN PERTSONEN ARLOKO BERRIKUNTZA SOZIALEKO PROGRAMA/PROIEKTUEN SUSTAPENA IKERTZEKO BEKAK

Egoitza elektronikoan tramitatu
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Zenbatekoa 12.000 € (6.000€-ko bi beka)
Hartzaileak Ikertzaileak edo ikertzaile-taldeak
Baldintzak - Unibertsitate-ikasketak: erdi- edo goi-mailako unibertsitate-titulu bat izatea Gizarte Zientzien arloan edo ikerketaren xedeari lotutako arlo batean.
Taldeetan, gutxienez taldekideen % 50ek bete beharko dute baldintza hori, eta ordezkari edo ahalordeak nahitaez bete beharko du.
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac) IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
- HAZ (San Martzial, 2.) Begiratu ordutegia web loturan.
Epe irekiera data 23-09-2022
Epe amaiera data 24-10-2022
Beharrezko dokumentazioa - Eskaera orria (ereduaren arabera)

- LANA EGITEKO PROIEKTUA (gehienez 15 orri): honako hauek jasoko ditu: izenburua, esparrua, gaiaren aurrekariak eta egungo egoera, ikergai zehatza, ikergaiaren testuinguru historikoa, helburuak, metodologia, kronograma, erabiliko diren baliabideak eta bibliografia eta espero diren emaitzak eta berauen interesa.

IKERTZAILE BAKOITZARI DAGOKION DOKUMENTAZIOA
- Ardurapeko aitorpena (ereduaren arabera).
- Bestelako diru-sarreren aitorpena (ereduaren arabera).
- Curriculuma, egindako ikasketa eta ikerketak zehaztuta
- Titulu akademikoak
Lanen bat argitaratu badu:
- Argitaratutako lanen lehenengo orria.

Ikertzaile-taldeen kasuan:
- Elkarlanean aritzeko konpromisoa, adieraziz:
*Taldekideak (izen-abizenak, NAN eta helbidea).
*Taldekide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak.
*Dirulaguntzaren barruan taldekide bakoitzeko aplikatu beharreko zenbatekoa.
*Ordezkari edo ahalduna, taldeari onuradun gisa dagozkion eginbeharrak betetzeko ahalorde askietsiak emanez.
Web

Oharrak

XEDEA
Irunen gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonei ematen zaien arretaren kalitatea hobetuko duten programa eta/edo proiektu berritzaileak garatzearekin lotutako ikerketa sustatzea, gaur egun ematen diren erantzunak osatuko dituzten beste erantzun eraginkor, efiziente, jasangarri eta bidezkoagoak sustatzeko.

Gizarte-arazoak gero eta konplexuagoak dira eta elkarren artean lotuta daude. Hori dela eta, beharrezkoa da modu eraginkorragoak bilatzea gizartetik baztertuta daudenen bizitza hobetzeko eta pertsona horiek gizarteratzeko.


IRAUPENA
ezingo du 8 hiletik gorakoa izan, beka emateko ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta. Epe horretan egin beharko dira hautatutako proiektuak.


DEIALDIAN KONTSULTATU HAUTAKETA IRIZPIDEAK ETA XEHETASUN GEHIAGO

X