2020 Justifikazioa/ ENPRESAK SORTZEKO LAGUNTZAK E-GAZTEA PROIEKTUA E-BERRITZAILEA PROIEKTUA

Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Zenbatekoa e-Gazte 10.000€ / e-Berritzailea 20.000€
Hartzaileak Berritzaileak diren pertsona fisiko edo juridikoak.
Baldintzak IKUSI BEHAKETAK
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
- HAZ (San Martzial, 2.) Begiratu ordutegia web loturan.
Epe irekiera data 02-11-2020
Epe amaiera data 03-12-2021
Beharrezko dokumentazioa - Memoria (eredu orokorraren arabera).
- Kontu justifikatiboa - Balantzea (eredu orokorraren arabera).
- Faktura eta egiaztagirien zerrenda (eredu orokorraren arabera).
- Faktura eta ordainagiriak.
- Dokumentazio grafikoa (kartelak-programak) edo ikus-entzunezkoa, halakorik balego.
Dokumentazio gehigarria (soilik presentzialki) - Justifikazio orria (ereduaren arabera)
- Ardurapeko aitorpena (ereduaren arabera)
- Bestelako diru-sarreren aitorpena (ereduaren arabera)
Web

Oharrak

ONURADUN IZAERA LORTZEKO BALDINTZAK
*E-GAZTEA LERROA
- Diru-laguntza honen onuradun izan ahal dira eskaera egiten dutenean 30 urte baino gutxiago duten pertsona fisikoak, diruz lagungarria den jarduera hori deialdi hau argitaratu baino 12 hilabete lehenago hasia badute edo 2020 ekitaldian hasi behar badute, eta baldin eta horien helbide fiskala eta soziala Irungo udalerrian kokatua badago edo egongo bada.
- Enpresa edo establezimendu berriaren Negozio Planak, diruz laguntzeko izaera izan aurretik, Bidasoa biziriken Enpresa Zentroko eta Autoenpleguko Departamentuaren aldeko txostena eduki beharko du.
- Ez dute jarduera bera edo antzeko bat egina eduki beharko bere kontura diru—lagundutako enpresa-proiektua hasi aurreko 12 hilabeteetan.
- Jardueraren hasieraren komunikazioa Udal honetan izapidetuta eduki beharko dute, beren jarduera Bidasoa biziriken enpresa zentroan gauzatzen dutenean izan ezik.
*E-BERRITZAILEA LERROA
- Diru-laguntza hau jaso ahal izango dute diru-laguntzaren xedeko jarduera honako deialdia argitaratu aurreko 3 urteetan hasia duten edo 2020 ekitaldian hasiko duten pertsona fisikoek eta/edo juridikoek, betiere haien helbide fiskala eta soziala Irungo udalerrian badago deialdia argitaratu baino lehen edo egongo bada.
- Enpresa edo establezimendu berriaren Negozio Planak, diruz laguntzeko izaera izan aurretik, Bidasoa biziriken Enpresa Zentroko eta Autoenpleguko Departamentuaren aldeko txostena eduki beharko du.
- Ez dute jarduera bera edo antzeko bat egina eduki beharko bere kontura diru—lagundutako enpresa-proiektua hasi aurreko 36 hilabeteetan.
- Jardueraren hasieraren komunikazioa Udal honetan izapidetuta eduki beharko dute, beren jarduera Bidasoa biziriken enpresa zentroan gauzatzen dutenean izan ezik.

DIRU-LAGUNTZAREN ZENBATEKOA - DIRUZ LAGUNTZEKO GASTUAK
- E-Gaztea 1. lerroaren kargura lortzeko diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa 2.500 eurokoa da, modu metagarrian deskribatutako kontzeptu-multzoagatik.
- E-Berrikuntza 2. lerroaren kargura lortzeko diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa 1.500 eurokoa da, modu metagarrian deskribatutako kontzeptu-multzoagatik.
*Proiektuak berrikuntzari buruzko atalean (1. atala) 30 puntu edo gehiago lortzen baditu, laguntzaren muga bikoiztu egingo da, 3.000 euroko zenbatekora iritsi arte.
Udalarekin zorren bat ordaindu gabe edukiz gero, udalak, ofizioz konpentsatu ahal izango du emandako diru-laguntzaren gainean.