2020 Eskaera/ DIRU-LAGUNTZA OSAGARRIAK IRISGARRITASUNAREN GAIAN: 2. lerroa - Egikaritzeko proiektua idazteko laguntzak.

Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Zenbatekoa 1 eta 2 lerroetarako 200.000 euro
Hartzaileak Baldintzak betetzen dituzten jabe-erkidegoaren taldeak
Baldintzak Onuradun izango badira, betekizun hauek bete beharko dituzte jabe-erkidegoek:
a. Beren atariak kokatzen diren gune pribatu komunak dituzten eraikin-multzoetakoak izan behar dute, betiere bide publikotik gune pribatu komun horretara iristeko arkitektura-oztopo bat baldin badago.
b. Erakin-multzo horrek gutxienez 50 urteko antzinatasuna edukitzea.
c. Eraikin-multzoko jabe-erkidegoaren taldeak erabaki izana arkitektura-oztopo horiek kentzeko egin beharreko obrak egikaritzeko proiektua kontratatzea.
d. Eraikin-multzoa osatzen duten atari bakoitzeko jabe-erkidego bakoitzak EIT aurkeztu izana edo hori kontratatzeko erabakia hartu izana.
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
- IRUNVI: Iglesia kalea, 6 (web lotura ikusi)
Epe irekiera data 02-11-2020
Epe amaiera data 01-07-2022
Beharrezko dokumentazioa - Diru-laguntzaren xedeko obren egikaritze-proiektu osatua, aurrekontua ere xehatuta.
- Jabe-erkidegoen taldearen erabakien ziurtagiria, obren kontratazioa erabakitzen duena eta presidentea edo administratzailea ahalmentzen duena horretarako beharrezkoak diren dokumentuak formalizatzeko.
- Obrek ukitutako toki guztiak erabilgarri daudela egiaztatzen duen dokumentu justifikatzailea.
- Jabe-erkidegoen taldearen akten ziurtagiria, presidentea edo administratzailea erkidegoak ordezkatzeko, dagokion laguntza kobratzeko eta haren ordainagiria egiteko ahalmentzen duena.
Dokumentazio gehigarria (soilik presentzialki) - Eskaera orria
- Ardurapeko aitorpena (ereduaren arabera)
- Bestelako diru-sarreren aitorpena (ereduaren arabera)
Web

Oharrak

ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA
Lehenengo laguntza-lerroa ematen denetik 18 hilabeteko gehienezko epea.

DIRU-LAGUNTZAREN ZENBATEKOA
Obrak egikaritzekoaren % 60koa da, dagokion fakturan edo amaierako likidazioan jasotakoak, obra-zuzendaritzako ordainsariak, ziurtagiriak, txostenak eta aipatutako obra horiek egikaritzeko eskatzen den beste edozein dokumentazio teknikoa, BEZa barne.
95.800 eurokoa izango da muga maximoa laguntza-lerro horretan diruz lagundu daitekeen jarduerako.

DIRU-LAGUNTZAREN XEDEKO JARDUKETAK
- Proiektuek eta jarduketek diru-laguntza jasoko badute, oinarri hauek argitaratzen direnetik aurrera hasi behar dute, eta xede izan, bide publikoaren mailatik eraikin-multzo bateko atariak dauden toki pribatuetaraino igogailuak lehen aldiz jartzeko egin behar diren obrak egitea.
- Jarduketa bakarrak jasoko du diru-laguntza eraikin-multzo bakoitzeko.
- Oro har, laguntzen xedeko eraikin-multzoek, gutxienez, 50 urteko antzinatasuna eduki behar dute.
- Era berean, laguntzen xedeko bizitegihigiezinek, oro har, behe-solairua gehi bi pisu (BS+2) izan behar dute, gutxienez, altueran.
- Diru-laguntza hauetatik kanpo geratzen dira bizitegi-eraikinetako pisuetara iristea konpontzeko igogailuak lehen aldiz jartzeko obrak, salbu eta horiek bide publikotik leku pribatuetara sartzea konpontzeko berberak edo haien zati baldin badira, diru-laguntza honen xede baitira horiek.
- Era berean, kanpoan geratzen dira dauden instalazioak ordezteko eta/edo mantentzeko obrak ere.
Nolanahi ere, Irungo udal-mugartean dauden eraikin-multzoetan egiten diren jarduketak jaso ahal izango dute diru-laguntza.

BESTE DIRU-LAGUNTZEKIKO BATERAGARRITASUNA
Diru-laguntza hau bateragarria da onuradunak proiektu bera finantzatzeko lortu ditzakeen beste edozein diru-sarrerarekin. Baina badu muga, bakarra; izan ere, oinarri arautzaile hauen babesean emandako zenbatekoak ezin izango du inola ere gainditu –berak bakarrik edo beste subentzio, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin batera– diruz lagundutako jarduerak duen kostua.

DIRU-LAGUNTZAREN ORDAINKETA
Haren ebazpenaren datan ordainduko da dirulaguntzaren % 50, betiere dagokion hirigintzalizentzia edo baimena izapidetu eta eman bada, eta aurretik jabe-erkidegoen taldeak obren enkargua aurkeztuta, hartarako ahalmendutako administratzaileak edo presidenteak sinatuta.
Obrak egikaritutakoan eta onuradunak amaierako ziurtagiria eta likidazio-aurrekontua aurkeztuz obra horiek egindako eskaeraren eta emandako diru-laguntzaren araberakoak direla egiaztatutakoan ordainduko da emandako diru-laguntzaren gainerako % 50.
Egindako obren likidazioa ez badator bat emandako diru-laguntzarekin, beste ebazpen bat emango da, 4. atalean finkatzen den muga maximoan likidatutako obraren zenbatekora doituta.
Diru-laguntzaren guztizko zenbatekoak inolaz ere ez du gaindituko, hura bakarrik hartuta edo beste Administrazio Publiko batzuek edo beste Erakunde publiko edo pribatu batzuek emandako beste laguntza edo diru-laguntza batzuekin batera, onuradunak egindako jarduketaren kostua.

X