2020 Eskaera/ COVID-19AK SORTUTAKO PANDEMIAREN ONDORIOZ EMANDAKO ITXIERA-AGINDUAK UKITU DITUEN OSTALARITZA-ENPRESENTZAKO APARTEKO LAGUNTZA

Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Zenbatekoa 330.000 €
Hartzaileak Irungo jatetxeak, kafetegiak, kafeak edo tabernak eta dantzaleku eta diskotekak
Baldintzak - Pertsona fisikoa norberaren konturako langilea edo autonomoa, eta, pertsona juridikoen kasuan, 50 langile baino gutxiagoko enpresa izatea (dokumentalki egiaztatu beharko da beranduagoko justifikazio fasean).

- Ekonomia-jardueren gaineko zergaren matrikulan alta emanda egotea, udal kuotarekin, Irunen 2020ko azaroaren 1ean, ekonomia-jardueren gaineko zergaren 671 (jatetxeak), 672 (kafetegiak) 673 (kafeak eta tabernak) taldeetako epigrafeetako edozeinetan edo eta 969.1 epigrafean (dantzalekuak eta diskotekak) (ofizioz egiaztatuko da).

- Jarduera nagusia ez dela janariak eta edariak etxez etxe banatze, ez establezimenduan jasotzea ere (Delivery eta Take Away zerbitzuak)

- Irungo Udalarekin ondoz ondoko hornidura- eta zerbitzu-kontratu publikoen titularra ez izatea. (ofizioz egiaztatuko da).

- Irungo Udalarekiko, Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak egunean izatea (ofizioz egiaztatuko da).
Aurkezteko modua EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac)

- Norberaren konturako langileak edo autonomoak (NAN edo AIZ bidez identifikatzen direnak)
*IrunTxartela, NANe, Izenpe edo bestelako ziurtagiriarekin.

- Sozietateen edo Ondasun-komunitateak (IFK bidez identifikatzen direnak)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT edo bestelakoa.

Kasu guztietan, eskaria aurkeztu ahal izango da ere:
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe, Izenpe edo bestelako ziurtagiriarekin.

Eskaera elektronikoki aurkezteko gaitasun edo baliabideak ez izatekotan, alarma egoeraren ondorioz agindutako mugitzeko askatasuna dela izapide administratiboak presentzialki egitera joateko aukerarik ez dagoenez, salbuespen gisa, eskaria aurkeztu ahal izango da ere:
*Aurrekoen ezberdina den pertsona baten IrunTxartela, NANe, Izenpe edo bestelako ziurtagiriarekin,

Azken kasu honetan dirulaguntzaren xede den pertsona edo enpresaren baimena izan beharko du. Irungo udaletxeak edozein momentuan eska dezake baimentze hori egiazta dezala, eta egiaztatzea posible ez denean, dagokion erantzukizun zibila edo penala eskatu ahalko zaio.
Epe irekiera data 10-12-2020
Epe amaiera data 24-12-2020
Beharrezko dokumentazioa - Beste instituzioen, erakundeen eta abarren aurrean egindako beste dirulaguntza eskaeren edo dagoeneko jasotakoen zerrenda

Dirulaguntza jasotzeko adierazitako banku kontua, eskainitakoen ezberdina bada:
- Dirulaguntzaren eskatzaile den pertsona/enpresa kontu horren titularra dela egiaztatzen duen agiria.
Web

Oharrak

DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA

Laguntzaren gehieneko zenbatekoa: 1.000 €establezimendu bakoitzeko

Justifikatutako gastua emandako zenbatekoa baino txikiagoa bada, diru-laguntzaren zenbatekoa justifikatutako gastuaren arabera doituko da.


DIRUZ LAGUNDU AHAL DIREN GASTUAK

- Negozio-lokalen errentamendua
*Eskatzailearen etxebizitzaren zati ez bada, beste enpresa batekin partekatutako espazioa ez bada edo coworking espazioa ez bada
*Lokalaren errentatzailearekin odol-ahaidetasuneko 2. mailara arteko ahaidetasun-harremanik ez badago, eta errentatzailea pertsona fisiko edo juridikoaren bazkide edo partaide ez bada.

- Gastu sozialak eta langileen gastuak, NBE eta prebentzio eta higiene material gastuak, aholkularitza gastuak, kontsumoak (elektrizitatea, gasa, telefonoa, erregaia…) eta aktibitatearekin erlazionatutako beste batzuk.

Ez dira diruz lagunduko zeharkako zergak, baldin eta berreskuratu edo konpentsatu badaitezke, ez eta ekoizpen-prozesuan sartzen diren ondasun eta eskubideak ere, ezta salmenta edo kudeaketa onuradunaren jardueraren parte diren ondasun eta eskubideak ere.

Diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira 2020ko azaroaren 1etik 2020ko azaroaren 6ko ixteko agindua jaso eta hurrengo hilaren azken egunera arte sortutako gastuei dagozkienak.

Jarduera nagusitzat dantza-areto eta diskoteka zerbitzua duten establezimenduen kasuan (Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren 969.1 epigrafea), diruz lagundu ahal izango dira 2020ko abuztuaren 1etik 2020ko azaroaren 6ko itxiera-agindua kendu eta hurrengo hilabeteko azken egunera arte sortutako gastuak.


DIRULAGUNTZAREN ORDAINKETA

Dirulaguntza emateko ebazpena ematen denean laguntzaren %100 aurreratuko da.


KONPROMISOAK

Laguntza honen onuradunak konpromiso hauek hartzen ditu:

- Alarma-egoera amaitu eta/edo, hala badagokio, jarduera ixteko aginduak kendu ondoren, lan-jarduerari berrekitea edo bere horretan jarraitzea, eta jarduera berriro hasten denetik gutxienez sei hilabetez alta emanda egotea, justifikatutako arrazoirik izan ezean.

- Uko egitea edo, hala badagokio, udal-laguntza hori edo dagokion osagarriaren zenbatekoa itzultzea, onuradun izateko ezarritako baldintzaren bat betetzen ez bada.


JUSTIFIKAZIOA

Justifikazioa aurkezteko epea 2021eko martxoak 31ean amaituko da.

- Pertsona juridikoen kasuan, eratze-eskritura edo elkarte-kontratua, elkartearen estatutuak eta zuzendaritza-batzordearen osaera.

- Pertsona fisikoen kasuan, onuradunak eskaera egiten ez badu, NANaren kopia.
*Elkarteen, ondasun-erkidegoen edo sozietateen kasuan, bazkide guztiei buruzko egiaztagiria aurkeztu beharko da.

Diruz lagun daitezkeen gastuetarako:
- Gastu horiek justifikatzen dituzten fakturak eta ordainagiriak.
- Negozio-lokalaren errentamendu-kontratua eta laguntza eskatzen den hilabeteetako fakturak eta ordainagiriak.