2020-21/ EUSKARA IKASTEKO EDO HOBETZEKO BEKEN DEIALDIA: Eskaerak egiteko epea

Egoitza elektronikoan tramitatu
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Zenbatekoa gehienez kurtsoaren kostuaren %100
Hartzaileak Euskararen erabilera egunero sustatzen duten agenteak.
Baldintzak a) Irunen erroldatuta egotea 2020ko irailaren 1a baino lehen.
b) 16 urte edo gehiago betetzea eskatzen den ikastaroa hasten den urtean.
c) Oinarri hauetako hirugarren atalean aipaturiko taldeetako batean aritzea.
d) Euskalduntze ikas-prozesuan, gutxienez HEOCean adierazten diren euskalduntzeko azpimaila bat gainditzea, 165 ordutik beherako ikastaroetan izan ezik. Honakoak kontuan hartuko dira:
- A0-B1 bitarteko azpimailak behin bakarrik lagunduko dira diruz.
- B2-C2 bitarteko azpimailak bi aldiz lagunduko dira
- Xede berezietako talderen batean aritu diren eskaitzaleen kasuan, dagokion euskaltegiak, udalak, mankomunitateak, aisi eskolak edo ikastaroaren antolatzaileak betetako ziurtagiri originala aurkeztu beharko da.
Ziurtagiri horretan, egin duen ikastaroaren hasiera eta bukaera datak, eta ordutegiaz gainera, ikastaro osoaren asistentzia-portzentajea, eskatzailearen aprobetxamendua (ikastaroari dagozkion maila-azterketa edo lan guztiak eginak dituen ala ez), eta guztira matrikularengatik pagatu duena zehaztuko da.
Nolanahi ere, xede berezietako taldeak behin bakarrik diruz lagunduko dira.
- Beti ere, ikaslearen azken bost ikasturteetako ikas-prozesua kontuan hartuta.
- Kasu guztietan ikasketa prozesua jarraitua denean, aurreko ikasturtean diruz lagundutako urratsa baino baxuagorik ez da lagunduko.
e) Ikastaroa bukatzea, egin beharreko ebaluazio probak egitea eta %85 edo gehiagoko asistentzia erreala izatea ikasturtean, izan ere, nahiz eta faltak justifikatuak izan, asistentzia-falta gisa hartuko dira.
f) Matrikula ordaindu izana dagokion euskaltegiari nahiz ikastaroaren antolatzaileari.
g) Bekak ebatzi baino lehen, Gizarte Segurantzarekiko eta Zerga betebeharretan (Foru Ogasuna eta Irungo Udala) egunean egotea.
Aurkezteko modua Eskaera www.irun.org Egoitza Elektronikoa bitartez egingo da IRUN TXARTELA, Izenpe ziurtagiria edo E- DNI erabiliz. (ikusi web lotura).
IRUN TXARTELA ez badaukazu, eskatu ezazu (ikusi web lotura).
SAC Terminalak zure eskura dituzu (San Martzial, 2, A/I 8-22h).
Epe irekiera data 04-06-2021
Epe amaiera data 07-10-2021
Beharrezko dokumentazioa Eskaera egiteko unean behar da:
- IRUN TXARTELA operatiboa eta pasahitza ezagutzea.
- Diru-laguntza kobratzeko banku-kontua (20 digitu edo IBAN).

EZ DA DOKUMENTAZIORIK AURKEZTU BEHAR. BETEKIZUNAK OFIZIOZ EGIAZTATUKO DIRA
Web

Oharrak

DIRULAGUNTZAREN ONURADUN TALDEAK:
1. 2020-2021 ikasturtean (2020ko urritik 2021eko irailera) zehar, Irunen HABEk homologatutako euskaltegietako batean euskalduntze taldeetan matrikulatuta.
2. 2020-2021 ikasturtean zehar Irunen eskaintzen ez den erritmo batean HABEk homologatutako euskalduntze taldeetan matrikulatuta (2020ko urritik 2021eko irailera).
3. 2020-2021 ikasturtean (2020ko urritik 2021eko irailera) zehar xede berezietarako taldeetan arituta (euskaltegietako talde berezietan matrikulatutakoak, unibertsitateek udan euskaraz antolatzen dituzten ikastaroetan izena emandakoak eta euskarazko aisi edo kirol ikastaroetan matrikulatutakoak).

Interesatuek egin duten ikastaroko eskari bat aurkeztu beharko dute.

BEKAREN ZENBATEKOA ETA ORDAINKETA
Bekaren zenbatekoa matrikula gastuen %100 izatera irits liteke 2020-2021 ikasturtean (2020ko urritik 2021eko irailera) HABEk homologatutako euskaltegi batean matrikulatuta egon diren lagunentzat. Edozein kasutan, eskatzaileak egindako ikastaroek bat egingo balute denboran eta ordutegian, bakarra lagunduko da diruz, kostu txikiena duena, hain zuzen.
Beka epe bakarrean ordainduko dira, onuradunek oinarri hauen laugarren atalean aipatzen diren agiriak aurkeztu ondoren eta HABEren (Helduen Euskalduntzerako eta Alfabetatzerako Erakundea) euskara-mailak edo horien baliokideak ikasturtean gainditu dituzten ikasleei ematen zaizkien 2021eko diru-laguntzak esleitu ondoren.

Erlazionatutako dokumentuak

Datuen Babeseko info. gehiago

X