2018 Justifikazioa/ DIRU-LAGUNTZA OSAGARRIAK IRISGARRITASUNAREN GAIAN: 2. lerroa - Egikaritzeko proiektua idazteko laguntzak.

Egoitza elektronikoan tramitatu
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Zenbatekoa 1 eta 2 lerroetarako 200.000 euro
Hartzaileak Baldintzak betetzen dituzten jabe-erkidegoaren taldeak
Baldintzak Onuradun izango badira, betekizun hauek bete beharko dituzte jabe-erkidegoek:
a. Beren atariak kokatzen diren gune pribatu komunak dituzten eraikin-multzoetakoak izan behar dute, betiere bide publikotik gune pribatu komun horretara iristeko arkitektura-oztopo bat baldin badago.
b. Erakin-multzo horrek gutxienez 50 urteko antzinatasuna edukitzea.
c. Eraikin-multzoko jabe-erkidegoaren taldeak erabaki izana arkitektura-oztopo horiek kentzeko egin beharreko obrak egikaritzeko proiektua kontratatzea.
d. Eraikin-multzoa osatzen duten atari bakoitzeko jabe-erkidego bakoitzak EIT aurkeztu izana edo hori kontratatzeko erabakia hartu izana.
Aurkezteko modua - WEB (www.irun.org/sac)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
- IRUNVI: Iglesia kalea, 6 (web lotura ikusi)
Epe irekiera data 01-11-2018
Epe amaiera data 31-12-2021
Beharrezko dokumentazioa - Txostenak idazteko ordainsari eta gastuei dagozkien fakturak, obra-zuzendaritzaren ordainsariak, ziurtagiriak, txostenak edo obrak egikaritzeko eskatutako beste edozein dokumentazio tekniko, eta faktura guztiak ordaindu izanaren frogagiriak.
- Obra-amaieraren ziurtagiria, zuzendaritza fakultatiboak izenpetua, obran ikuskapen tekniko hori derrigorrezkoa izan bada (lizentzia-erabakian jasota agertuko da derrigortasuna).
- Diru-laguntzaren xedeko obrei/instalazioei dagokien faktura edo amaierako likidazioa eta haien ordaindu izanaren frogagiriak.

Bulegora joanda aurkezten bada, hau da, Irungo Udaleko egoitza elektronikoan (www.irun.org/sac) "Udal diru-laguntzak: JUSTIFIKAZIOA" erabili gabe, aipatutakoez gainera, ondorengoa aurkeztu beharko da:
- Eskaera orria
- Erantzukizunpeko adirazpena eta datuak kontsultatzeko baimena (ereduaren arabera)
- Bestelako diru-sarreren aitorpena (ereduaren arabera)
Web

Oharrak

DIRU-LAGUNTZAREN ORDAINKETA
Haren ebazpenaren datan ordainduko da dirulaguntzaren % 50, betiere dagokion hirigintzalizentzia edo baimena izapidetu eta eman bada, eta aurretik jabe-erkidegoen taldeak obren enkargua aurkeztuta, hartarako ahalmendutako administratzaileak edo presidenteak sinatuta.
Obrak egikaritutakoan eta onuradunak amaierako ziurtagiria eta likidazio-aurrekontua aurkeztuz obra horiek egindako eskaeraren eta emandako diru-laguntzaren araberakoak direla egiaztatutakoan ordainduko da emandako diru-laguntzaren gainerako % 50.
Egindako obren likidazioa ez badator bat emandako diru-laguntzarekin, beste ebazpen bat emango da, 4. atalean finkatzen den muga maximoan likidatutako obraren zenbatekora doituta.
Diru-laguntzaren guztizko zenbatekoak inolaz ere ez du gaindituko, hura bakarrik hartuta edo beste Administrazio Publiko batzuek edo beste Erakunde publiko edo pribatu batzuek emandako beste laguntza edo diru-laguntza batzuekin batera, onuradunak egindako jarduketaren kostua.

X