Ayuntamiento de
Buscador
SoinuLabor musikaren kontzeptu tradizional eta klasikoenetik urrun dauden esperientziak sustatu nahi dituen proiektua da.

Artista edo musika taldeak hiriko eragileekin biltzen ditu komunean dituzten puntuak berrikuntzaren eta artearen bidez aztertzeko eta jendaurrean aurkeztu ahal diren emaitzak lortzeko, hala nola kontzertu bat, tailer bat, entzuteko pieza bat.

Eskema orokorrean bost saio dira, baina ez da egitura itxi bat, baizik eta lan egiteko modu malgua da, proiektuetako bakoitzari egokitzen zaiona, baita lankidetza eta sortze prozesuan sortu litezkeen behar zehatzei ere.

  • Lehenengo saioan artistak eta agenteak elkar “ezagutzen dute”.
  • Hurrengo hiru saioetan, “laborategia” izena eduki lezaketen horietan, bi aldeetako lana koordinatzen da.
  • Amaierako saio batean aurkezten da trukaketaren emaitza, zeina formatu tradizionaletan edo hain tradizionalak ez direnetan gauzatu liteke, kasu bakoitzaren arabera.

Proiektu batzuk

Ainara Legardon + Irungo Marrazketa eta Pintura udal akademia

Kalakan + Ametsa Gazte Abesbatza

Mafalda Saloio + Irungo Hiriko Musika Banda

Irungo Argazki Elkartea (IAE) + Irungo Harrera Sarea + Beatriz Sánchez

Xabier Erkizia + Bidasoko Irratizaleen Elkartea

Proiektuari buruzko informazio gehiago

SoinuLabor Xabier Erkizia + Bidasoko Irratizaleen Elkartea

X