Ribera Feria
Espazio publikoan ospatzen den programa honek arte garaikidea eta memoria historikoa uztartzen ditu, uraren kulturak harreman sozialetan duen eragina aintzat hartuz ere
Diziplina anitzeko prozesu artistikoetan oinarritzen da eta elkar sorkuntzaren, partaidetzaren, ikerketaren eta esperimentazioaren aldeko apustua egiten du.
Irailaren bigarren hamabostaldian ospatzen da Bidasoaren ibaiertzean. Urrian berriz emaitzen aurkezpena burutzen da CBA gunean.