Kontenporanea
Arte, kultura eta diseinu arloko gazteek osatutako batzorde batek koordinaturik, programak lurraldean dauden arte proiektuak ikustarazi eta bertako zein kanpoko artista eta sortzaileen esperientzia elkarbanatzea du helburu.
Proiektua 2015ean sortu zen, sormen esparruan gazteak ahalduntzearen xedearekin. Ohiko proiektu kulturaletan dagoen hutsunea gainditze aldera, proposamen honek hiritarrek erabakitzeko eta ekimenak gauzatzeko ahalmena indartzen du.
Burututako lan prozesua (ikerketa, edukiak eta kudeaketa) asteburu batean ospatzen den jardunaldian biribiltzen da. Bertan, kultura arloan trebatutako gazteek ekintza artistikoak antolatzen dituzte, herritarren parte-hartzeari irekiak, kultura garaikideak espazio publikoa har dezan, arte munduko pertsonek zein publiko orokorrak esperientzia partekatu bat bizitzea ahalbidetuz.