Kultura arloko sorkuntza-programak biltzen dituen aterkia da Irun Factory, eta arte garaikidea, muga eta memoria historikoa ditu lan-ardatz nagusiak.

Ezaugarri hauek ditu: espazio publikoa erabiltzea, deszentralizatzea, praktika artistikoak ikusaraztea eta sortzen ari den talentua bultzatzea.

Irun Factoryn kultura garaikideko Kontenporanea topaketa egin ohi da maiatzean, eta Ribera Azoka, irailean. Auzo Sortzailea delakoa ere egiten da. Azken horren ezaugarria da herritarrek parte hartzen dutela eta emaitzak sozializatu egiten direla. Hiruhileko iraupena izaten du.

Gainera, bi dirulaguntza-lerro daude: artisten egoitzak eta Ribera bekak; azoketan aurkezten dira horien emaitzak. SoinuLabor ere sartzen da Irun Factoryn.

Marca Irun Factory

Irun Factory artearen sorkuntza eta sormen-industriak sustatzeko programa da, espazio publikoetan artearen deszentralizazioan eta ikusgaitasunean eragiten duena.

Proiektu berritzaileak bultzatzen ditu, izaera anitzeko prozesu artistikoetan oinarrituta. Proiektu hauetan guztietan elkar sorkuntza, hibridazioa, partaidetza, originaltasuna, esperimentazioa, izaera soziala eta teknika berrien erabilpena nabarmentzen dira.

Irun Factory

X