Auzo sortzailea
Auzo Sortzailean artea nabarmentzen da kohesiorako, gizarte-dinamizaziorako eta herritarren partaidetzarako tresna gisa.
Erakusleiho bihurtzen da artearen profesionalentzat. Gainera, auzoetan ondare bat sortzeko eta, batez ere, artea eta kultura deszentralizatzeko eta espazio tradizionalak urratzeko baliabidea da, elkarlaneko sorkuntza bultzatuz. Esku-hartze integraleko proiektua da non auzotarrak protagonistak diren.
- 2018an, Barrio Creativo Urdanibiara joan zen bizitzera. Emaitza, Maushaus arkitektura-tailerraren eskutik, auzoko interesguneetan jarritako sormenezko seinaletika bat izan zen.
- 2017an, Elitxu-Lapitzen egin zen esku-hartzea, eta gailu mugikor bat izan zen, auzoaren kohesioa indartzeko nahi ukiezinaren itzulpena.
- 2016an, Landetxa auzoko Irurtzunzar Lorategi Sortzailea egin zen.