Artistentzako laguntza programa bat sortu du artearen sorkuntza bultzatzeko eta babesteko, adierazpen mota edozein delarik ere, Bidasoa eskualdea eta eraginpean dagoen eremua erreferentzia-esparru hartuta, eta mugaz gaindiko parte hartzeari arreta berezia emanez.

Horren bidez lortu nahi dena da artista gazteen proiektuak ikusaraztea eta agerian jartzea, sortzaileen nazioarteko mugikortasuna bultzatzea eta egiazko lan esparru artistikoan sartzeko aukera eskaintzea.

Gainera, programazio-espazio tradizionalak gainditzen dituzten ekintzen alde egiten da (zinemak, antzokiak, auditorioak, museoak), eta esku-hartzeak deszentralizatzearen alde. 6.800 euroko bi beka ematen dira.

Irabazleak

Paisaiaren arkitektura-proiektua, Bidasoa ibaiaren eta Faisaien uhartearen gaineko esku-hartze iragankorra, bi ertzetatik alfonbra gorria duena. 360º-ko bira ematen duen ekintza sinboliko bat da, uhartera sarbidea ematen zuten eta estatu mugakideak hurbildu zituen zubien izaera arkitektonikoa orainaldira ekartzen duena.

Azken batean, batasunaren ekintzatik, uharteak dakarren kultura-ondarearen balioa nabarmentzea da. Prozesuan Pio Baroja Institutuko Batxilergo artistikoko zenbait ikaslek ere parte hartu zuten.

Proiektuaren helburua eskulturarekin aldi baterako habitataren forma eta formatu desberdinak artikulatzea izan da. Horretarako, banku publikoak hartu ditu erreferentzia gisa.

Beira puztuko lau burbuila egin ditu Miriam Isasik. Burbuila horiek formalki, burukoak eta, sinbolikoki, ametsak ekartzen dizkigute gogora. Piezak hiri-eremuaren kontzeptura hurbiltzen diren materialak konbinatzen ditu, hala nola zementua. Konbinazio horrekin, hauskortasunaren (beira) eta erresistentziaren (zementua) arteko ikusmen-dualtasuna sortzen da.

Azken batean, kalean bizi diren pertsonen egoeraren hauskortasunera eta potentzialera hurbiltzen gaituen eskultura sinbolikoa da.

La ciudad como espacio de intervención. Lugares para la reflexión.

La ciudad como espacio de intervención. Lugares para la reflexión.

La ciudad como espacio de intervención. Lugares para la reflexión.

Proiektua ikus-entzunezko pieza baten bidez egituratzen da. Bertan zinema esperimentalak eta dokumentalak bat egiten dute, XX. mendearen erdialdeko Bidasoan egiten zen kontrabandoaren praktika esploratzeko eta, nolabait, kontrabandistaren ibilbidea eta beraien historia ikuspegi plastiko batetik berpizteko helburuarekin.

Gainera, sentsibilizazio- eta partaidetza-proiektu bat egin zen argazkigintza-tailer baten bidez.

Deialdi honen hirugarren proiektu onuraduna Kontrabandistak-KBK mugaz gaindiko argitalpena izan da. Ikusizko arteei eta kultura garaikideari buruzko kontakizun bat proposatzen du, mugaz haraindiko ikuspuntu batetik. Zehazki, mugaren egungo arazoaz, migrazio-mugimenduez eta horiek ingurunean duten eraginaz hausnartzen du.

Eskuz autoeditatutako argitalpenak hainbat atal eta eduki ditu; euskara, gaztelania eta frantsesa uztartuz idatzi da eta artista eta eragile gonbidatuen laguntza izan du.

Sentsibilizazio publikoko eta partaidetzako proiektua Behobiako Guardiako Kidegoaren eraikinean egindako performance bat izan zen.

Kontrabandistak-KBK #2

Kontrabandistak-KBK #2

Kontrabandistak-KBK #2

Kontrabandistak-KBK #2

Kontrabandistak-KBK #2

Kontrabandistak-KBK #2

X