Aurkezpena
Kulturako Aholku Batzordea
Kulturaren Aholku Batzordea organo aholku-emailea da, eta, oro har, honako eginkizun hauek ditu: kultura-arloko udal-politika orientatzea, jardun-ildoak proposatzea, kulturaren egoera aztertzea eta eztabaidatzea, neurriak eta programak abian jartzen laguntzea, eta hainbat kultura-eragilek hartutako ekimenak koordinatzen laguntzea.
Kultura Aholku Batzordeak bi organo ditu, aldian-aldian bildu behar direnak: lan-batzordeak eta osoko bilkura.
Aholku Batzordearen Erregelamendua
Gaur egun, lau dira lan-batzordeak, Kulturako ordezkariaren lehendakaritzapean: arte- eta literatura-sorkuntza; herri-kultura, tradizioak eta jaiak; musika; eta ondarea. Kideen artean, Kultura Arloko ordezkariez gain, talde politikoetako ordezkariak, auzo-elkarteetako eta bestelako erakundeetako ordezkariak, hiriko kultura-erakundeetako ordezkariak eta adituak daude.
Kultura Batzordea
Kultura, Kirol, Euskara eta Hiria Bultzatzeko Batzordea Osoko Bilkuraren aurreko asteko astearteetan bildu ohi da. Batzordea osatzen duten arloetako zinegotziek, talde politikoetako ordezkariek, arloetako zuzendariek eta hainbat herritar-erakundetako ordezkariek osatzen dute.
Pertsona interesdunak ere joan daitezke batzordeetara.
Kultura, Kirol, Euskara eta Hiria Sustatzeko Batzordearen saioak streaming bidez ematen dira, eta eskuragarri daude ondoren ikusteko: Irungo Udala (Youtube)