Zure abenturaren bila
Bidaia programa honetan, gonbidatuak bere bizipenak, esperientzia eta, azken batean, bidaiatzeko grina partekatzen ditu, betiere bere abenturaren irudiekin.
Duela 30 urtetik, hilero, udan izan ezik, bi saio antolatzen dira Amaia KZko hitzaldi aretoan.
Batzuetan, saioak auditoriumera eramaten dira, nazio eta nazioarte mailan oso garrantzitsuak diren pertsonaiak daudelako.
Era askotako esperientziak aurkeztu dira, besteak beste, Antartikara egindako espedizioak, planetako mendi altu eta zailenetara egindakoak, nahiz leku askoz ere hurbilagoen proiekzioak, esate baterako, “Jaizkibel. Sinfonia harrian" edo "Plaiaundiko parkea" ikus-entzunezkoak.
Bisitatzeko modua ere asko aldatzen da: oinez, motoz, zaldiz, autoz, eta azken urteetan gehien erabiltzen dena, bizikletaz.