Zinema
Programa hori finkatu egin zen eta orain arte jarraipena izan du, urtean lau saiorekin Amaia KZan, baina aire zabaleko esperientziakere izan dira.
Horrekin hasi zen klasiko garaikideen saio bikoitzen proiekzioan oinarritutako programazioa, jatorrizko bertsio azpititulatuekin. "Kultuko filmen" kategoriara iritsi dira filma horiek, batez ere XX. mendeko 70eko, 80eko, 90eko... hamarkadetakoak. Zinemazaleen memorian gordeta daude film horiek.
Proiekzioak zinemaren jai gisa planteatzen dira, girotuak, animazioarekin eta beste hainbat jarduerarekin, hala nola photocalla, jokoak, emanaldien artean pizza banaketa, ezustekoak, erakusketak eta abar.
Udako zinema
Familia giroko filmak, komediak, gazteentzako zinema eta abar eskaintzen dira, plazera baita zinemaz konpainian gozatzea.
Udako zinemaren programazioa hainbat lekutan egin da, eta gaur egun Junkaleko plazatxoan izaten dira emanaldiak.