Txistulari taldea lau musika tresnaz osatua dago, ohikoa den bezala: lehenengo txistua, bigarren txistua, silbotea eta atabala.

Talde horrek honako eginkizun hauek ditu: hiriko auzoak animatzea, jaietan edo urteko beste une batzuetan eskaintzen diren dianen bidez; txisturako musika hedatzea, jende guztiarentzako kontzertuen eta emanaldien bidez; eta eskola umeentzako kontzertu pedagogikoak, ekitaldi instituzional eta protokolarioen akonpainamendua, eta San Pedro eta San Martzial jaiak eta beste zenbait jai animatzea, Euskal Jira, esate baterako.

Horretarako, udalaren premien ondoriozko jarduerei eta zereginei erantzuteaz gain, aukera dago hiriko auzo elkarteek udalari eska diezaioten Txistulari taldea beren jai ekitaldietan egon dadin.

Txistularis de Irun