1976an eratu zen Irun Hiria Musika Banda Kultur Elkartea

Irungo Udalak kontratu harremana du Irun Hiria Musika Banda Kultur Elkartearekin. Kontratu horren bidez, erakunde horrek hainbat kontzertu eta emanaldi eskaintzen ditu urtean zehar, eta San Pedro eta San Martzial jaietan protagonista izaten da hainbat kontzertu finkorekin, hala nola San Pedro eguneko kontzertua edo Junkaleko Ama Birjinaren kontzertua. Hirian oso errotuak dauden emanaldiak egiten ditu, esate baterako, maiatzaren 1eko kontzertua Larreaundi auzoan, Santiagoko edo polken kontzertua edo Euskal Jira; inauteriak edo errege kabalgata bezalako ospakizunak animatuz; hainbat formatutako areto kontzertuak eskainiz (kontzertu tradizionalak, haurrentzako kontzertuak, kontzertuak gonbidatutako artistekin batera...) edo hiriko auzoetako jaiak animatuz.

Hiriko auzo elkarteek udalari eskatu ahal diote Irun Hiria Musika Banda Kultur Elkarteak beren jai-ekitaldietan parte har dezan.

Irun Hiria Musika Banda Kultur Elkartea, gainera, hiriko enbaxadorea da, beste herri batzuetan egiten dituen emanaldien eta musikari harrobiaren bidez, bertan aritu baitira karrera profesionalak egin dituzten instrumentista asko eta asko.

Bisitatu Irungo Bandaren webgunea

Banda de Música Ciudad de Irun

X