Luis Mariano kantu lehiaketa
ELehiaketa bi urtean behin egiten da, uztailean, abeslari irundarra hil zen egunaren (uztailaren 14an) inguruan, Amaia KZn, lau egunetan, asteazkenetik larunbatera.
Asteazkenean eta ostegunean izaten dira kanporaketak, ostiralean finalaurrekoa eta larunbatean finala.
Lehiaketan 20 eta 35 urte bitarteko gizonezko kantariek eta 18 eta 32 urte bitarteko emakumezko kantariek har dezakete parte. Lehiaketaren antolatzaileak piano jotzaile laguntzaile bat jartzen du, baina lehiakideek, hala nahi badute, beren piano jotzaile laguntzailearekin har dezakete parte.
2018ko irabazleen zerrenda
Lehen saria
Carmen Artaza Insausti
Mezzosopranoa
Bigarren saria
Sofía Esparza Jáuregui
Sopranoa
Hirugarren saria
Yolanda Pérez García
Mezzosopranoa
Epaimahaiaren sari berezia
Carmen Artaza Insausti, Sofía Esparza Jáuregui
Mezzosopranoa, Sopranoa
Ikusleen saria
Carmen Artaza Insausti
Mezzosopranoa
luis mariano saria
Alberto Camón Botella
Baxua